63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELKANO

2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena

2019ko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zen, urtarrilaren 27an, 2019ko aurrekontu orokorraren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu aurrekontuaren aurkako erreklamaziorik aurkeztu, behin betikoz onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 276.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hori dela eta, aipatutako Foru Legearen 277.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, laburtua argitaratzen da behin betikoz onetsitako aurrekontua:

GASTUAK:

2.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 11.295,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 1.500,00 euro.

Gastuak, guztira: 12.795,00 euro.

DIRU-SARRERAK:

1.–Zeharkako zergak: 370,00 euro.

3.–Tasak, prezio publikoak eta bestelakoak: 3.500,00 euro.

4.–Transferentzia arruntak: 4.800,00 euro.

5.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 4.125,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 12.795,00 euro.

Elkanon, 2019ko otsailaren 8an.–Kontzejuko burua, Belén Baztán Seguro.

Iragarkiaren kodea: L1903676