63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

2019ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak, 2019ko urtarrilaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019. urteko plantilla organikoa.

Jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, aitzinetik 2019ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, otsailaren 14an, eta epe horretan inork ez du ez erreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu; beraz, 2019ko plantilla organikoa behin betiko onetsitzat jo da.

Carcarren, 2019ko martxoaren 12an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

2019ko PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

–Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %43,36. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Sarbidea: TAFL, VII. titulua. Egoera: hutsik.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua, 1. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %13. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

–Zerbitzu anitzetako enplegatua, 2. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

Lan-kontratudunak.

–Administrari laguntzailea, 1. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: jardunean.

–Administrari laguntzailea, 2. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Egoera: hutsik.

Izenen zerrenda

Funtzionarioak.

–Alfredo Chalezquer Pellejero. Zerbitzu anitzetako enplegatua, 1. Antzinatasuna: 2010-11-22.

–Domingo Mendoza Sola. Zerbitzu anitzetako enplegatua, 2. Antzinatasuna: 2010-09-21.

Lan-kontratudun mugagabeak.

–Mónica Pardo Pellejero. Administrari laguntzailea, 1. Antzinatasuna: 1999-08-20.

Administrazio-kontratudunak.

–José Joaquín Legarda Araiz. Idazkari kontu-hartzailea. Antzinatasuna: 1991-02-11***.

–Ana Isabel Calanda Pérez. Administrari laguntzailea, 2. Antzinatasuna: 2017-04-04.

(Beste osagarriak:

*** Konpentsazio osagarria, irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretua aplikatu arte eskuratutako eskubideengatik: %18).

Iragarkiaren kodea: L1903685