63. ALDIZKARIA - 2019ko apirilaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

UE-1 unitateko konpentsazio batzordearen estatutuak.
Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2019ko martxoaren 2ko osoko bilkura arruntean, behin betiko onetsi zituen UE-1eko konpentsazio batzordeko estatutuak –Eultzako jaurrerriko ingurunea–, 2018ko urriaren 26an aurkeztutako dokumentazioari jarraikiz. Sustatzailea Ana Martínez Latorre da, Buildingcenter SAUren izenean eta hura ordezkatuz.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 162.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da akordio hau, eta, honekin batera, jarduketa-sistemak ukitutako erregistroko jabeentzako banakako jakinarazpena. Haiei hiru hilabeteko gehieneko epea ematen zaie konpentsazio batzordea eratzeko, eskritura publikoa emanez. Eratzen den unetik aitzina, konpentsazio batzordeak nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna bereganatuko ditu.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udalaren Gobernu Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2019ko martxoaren 5ean.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1903658