53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Sakanako Mankomunitateko Batzar Orokorrak, 2019ko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitateko 2019ko aurrekontua eta exekuzio oinarriak.

Aurrekontua jendaurrean egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hamabost egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte. Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Lakuntzan, 2019ko martxoaren 12an.–Lehendakaria, David Oroz Alonso.

Iragarkiaren kodea: L1903596