53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Xehetasun-azterlana jendaurrean jartzea: jarduera ekonomikoen eremuko UPSeko 2. etxe-sailaren esparrua, 38. poligonoko 476., 477., 478. eta 479. lurzatiak

Tuterako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko otsailaren 8an hartutako Erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen jarduera ekonomikoen eremuko UPSeko 2. etxe-sailaren esparruaren xehetasun-azterketa (38. poligonoko 476., 477., 478. eta 479. lurzatiak), Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiriak sustatu baitzuen, bat etorriz Javier Fernández Militino eta José Javier Pascual Goñi Nasuvinsako arkitektoek idatzitako proiektuarekin (2018ko azaroaren 26koa).

Alegazioak aurkezteko epea. 20 egun baliodun, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Argitaratzeko beste toki batzuk: Udalaren iragarki-taulan eta www.tudela.es web-orrian.

Espedientea Hirigintzako Unitate Administratiboan dago, aztertu nahi duen ororen eskura, bidezko iritzitako alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2019ko otsailaren 19an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1902453