53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ROCAFORTE

Aldaketa, Ur horniduraren tasak arautzen dituzten ordenantzetan, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Behin betiko onespena

Rocaforteko Kontzejuak, 2018ko azaroaren 23an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ur horniduraren tasak arautzen dituzten ordenantzetan.

Onespenaren erabakia 2018ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, eta jendaurrean egoteko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

Aldatu egiten dira industriarako zein etxeko horniduraren zerbitzuagatik ordaindu beharreko kuotak:

–Industria-erabilera:

  • Horniduraren kuota finkoa: 15 euro/hiruhilekoa.
  • Kuota aldakorra (kontsumitutako m³): 0,91 euro/m³.
  • Saneamenduaren kuota finkoa: 15 euro/hiruhilekoa.
  • Industriarako hargunea, 1" arte: 193,73 euro.
  • Industriarako hargunea, 2,5" arte: 251,96 euro.
  • Industriarako hargunea, gainerakoak: 309,01 euro.
  • Suteetarako hargunea, 1" arte: 188,43 euro.
  • Suteetarako hargunea, 2,5" arte: 244,76 euro.
  • Suteetarako hargunea, gainerakoak: 300,06 euro.

–Etxeko erabilera:

  • Kuota aldakorra (kontsumitutako m³): 0,76 euro/m³.

Dagokion kuotaren gainean legeek unean-unean finkatzen dituzten zeharkako zergak aplikatuko dira, haiek ezartzen duten moduan eta baldintzetan.

Rocaforten, 2019ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, M.ª Eugenia Pérez Iriarte.

Iragarkiaren kodea: L1902327