53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

MP1901 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2019ko otsailaren 15ean egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean egiteko MP1901 aldaketaren espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan, eta indarrean jarriko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.

Puiun, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Nekane Salaberria Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1902366