53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Alkatetza beste baten esku uztea

Udal honetako alkateak 1760 zenbakiko Ebazpena eman zuen 2019ko otsailaren 18an. Hona hemen haren testu osoa:

Kontuan hartuta alkatea kanpoan egonen dela 2019ko otsailaren 19tik martxoaren 11ra bitarte.

Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Garesko lehen alkateorde Daniel Arana Belloso alkatearen ordezko izendatzea 2019ko otsailaren 19tik martxoaren 11ra, biak barne.

2. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek otsailaren 19tik aurrera izanen ditu ondorioak.

Alkatea.

Aditzera ematen dizut, jakin dezazun eta ondorioak izan ditzan. Halaber, ohartarazten dizut erabaki horren kontra errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintza hau eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Garesen, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1902439