53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Hiri-jarduketarako plana, AA-I3an. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2019ko urtarrilaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezia Olaztiko AA-I3an, Inmobiliaria Olarena 3 SLk sustaturik.

Hiri-jarduketarako plan berezia Idazkaritzan egonen da ikusgai, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkeztu ahalko dituzte.

Hasierako onespenaren erabakia behin betiko bilakatuko da inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, eta argitara emanen da, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Olaztin, 2019ko otsailaren 19an.–Alkatea, Mikel Azkargorta Boal.

Iragarkiaren kodea: L1902490