53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

“Julián Romano Musika Eskola” erakunde autonomoaren estatutuak. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2019ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera baten onetsi zituen Lizarrako “Julián Romano Musika Eskola” erakunde autonomoaren estatutuak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 196. eta 325. artikuluetan xedatuari jarraikiz, estatutuen hasierako onespena jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko dira “Julián Romano Musika Eskola” erakunde autonomoaren estatutuak, eta horien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1902411