53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERAUL

Soberako lurzatiaren behin betiko deklarazioa, 17. poligonoko 114. lurzatian

Eraulgo Kontzejuak, 2019ko otsailaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea 17. poligonoko 114. lurzatiaren kalifikazio juridikoa aldatzeko eta soberako lurzati deklaratzeko espedientea. Delako lurzatia kontzejuaren titulartasunekoa da eta 105,90 metro koadro da; 17. poligonoko 100. lurzatiarekin egiten du muga, eta hain zuzen ere, mugako lurzati horren titular Emilio Tabar Martinezi zuzenean besterentzea da xedea.

Eraulen, 2019ko otsailaren 7an.–Alkatea, Unai Torregrosa Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1902454