53. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2018ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 233. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 4an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

Kreditu berezia eta kreditu gehikuntza: 21.641,79 euro.

DIRU-SARRERAK:

Diruzaintzako gerakina: 21.641,79 euro.

Etxarrin, 2019ko otsailaren 18an.–Alkatea, Ana Urdanoz Gaztelu.

Iragarkiaren kodea: L1902459