52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VILLATUERTA

Akats zuzenketa, AR-1 sektoreari dagozkion Planeamenduko Arau Subsidiarioetako aldaketa egiteko behin betiko onespenaren iragarkian

Villatuertako Udalak, 2019ko otsailaren 14an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Atzemandako akatsa zuzentzea, Villatuertako AR-1 sektoreari dagozkion Planeamenduko Arau Subsidiarioetako araudian, 18. artikulua gehituz; 2016ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen arauen aldaketa, abuztuaren 5ean, eta akats baten ondorioz, ez zen artikulu hori sartu.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Espedientearen ale bat igortzea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura.

Villatuertan, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Asier Urra Ripa.

ARGITARATU EZ ZEN ARAUDI PARTIKULARRA

18. artikulua. Aparkatzeko tokiak.

Aparkatzeko toki publikoek beteko dute 10/1994 Foru Legean eta hura garatzeko erregelamendua onesten duen 85/1995 Foru Dekretuan xedatua.

Horrez gain, etxebizitzen eraikin edo lurzati bakoitzaren barnean nahitaez aurreikusi beharko dira bi aparkatzeko toki, irekiak nahiz itxiak.

Artikulu berri horri dagokionez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da.

Iragarkiaren kodea: L1902261