52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia, Sanduzelai kaleko 15 eta 17 zenbakietan. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2019ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-FEB-19 (8/CU).

Sanduzelai kaleko 15 eta 17 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan bereziaren dokumentua, hasiera batean onetsi ondoan (JOB 13-07-2018-11/CV), jendaurrean egon da, eta epe horretan inork ez du alegaziorik aurkeztu; Hirigintza Gerentziako legelariaren 2019ko urtarrilaren 25eko txostenarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1. Behin betiko onestea Sanduzelai kaleko 15 eta 17 zenbakietan oztopo arkitektonikoak kentzeko plan berezia eta horren eranskina, Juan José Pérez Aradros Murok sustaturik, Sanduzelai kaleko 15-17ko jabeen erkidegoa ordezkatuz.

2. Nafarroako Gobernuari igortzea erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, honako errekurtso hau aurkez daiteke:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2019ko otsailaren 19an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

ERANSKINA

Araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1902457