2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDAZA
Goi mailako ikasketak egiteko laguntzak. Hasierako onespena
Mendazako Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Goi mailako ikasketak egiteko laguntzak ematea arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egoitza elektronikoan eta iragarki-taulan argitaratuta, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Halakorik ezean, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Mendazan, 2018ko abenduaren 24an.–Alkate udalburua, Javier Senosiáin Paternáin.
Iragarkiaren kodea: L1902353