52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

7/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Irunberriko Udalak, 2018ko abenduaren 19an egin osoko bilkura arruntean eta erregelamenduzko quoruma zuela, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2018ko orokor eta bakarrean aldaketa egiteko 07/2018 espedientea, kreditu-gehigarriari buruzkoa.

Aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia 2019ko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 24an; behar bezainbateko publizitatea ere izan zuen iragarkiak, ediktua Udalaren iragarki-taulan paratu baitzen.

Hamabost egun balioduneko jendaurreko epea iragan da inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu gabe. Hortaz, aipatu aurrekontu-aldaketa behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako 07/2018 aldaketa:

Kreditu-gehigarriaren espedientea:

1.–Gastu goitituak.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 20.565,19 euro.

Guztira: 20.565,19 euro.

Espedientearen finantzaketa:

2.–Diru-sarrera handiagoak.

7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 20.565,19 euro.

Guztira: 20.565,19 euro.

Irunberrin, 2019ko otsailaren 11n.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1902293