52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKAROZE

Hiri-jarduketarako plan berezia UE-2.2 unitatean. Hasierako onespena

Ezkarozeko Udalak, 2019ko urtarrilaren 28ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea hiri-jarduketarako plan berezia Ezkarozeko Udal Planeko UE-2.2 lurzatian, Sociedad Cascaola SLk sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egongo da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izango dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ezkarozen, 2019ko urtarrilaren 28an.–Alkatea, Juan José Layana Barber.

Iragarkiaren kodea: L1902334