2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR
2019ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Udalak, 2018ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. 2018ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, abenduaren 20an. Jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, Udalbatzak behin betiko onestea erabaki zuen, gehiengo osoz, 2018ko abenduaren 13an egin osoko bilkuran. Hona hemen aurrekontuaren egitura, kapituluka laburtuta:
DIRU-SARRERAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK |
1 | Zuzeneko zergak | 1.298.050,00 |
2 | Zeharkako zergak | 448.500,00 |
3 | Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak | 434.325,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 740.166,00 |
5 | Ondareko diru-sarrerak eta aprobetxamendua | 6.930,00 |
7 | Kapital-transferentziak | 39.000,00 |
GUZTIRA | 2.966.971,00 |
GASTUAK:
KAPITULUA | IZENA | HASIERAKO AURREIKUSPENAK |
1 | Langileria gastuak | 539.750,00 |
2 | Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak | 1.243.790,00 |
4 | Transferentzia arruntak | 487.163,71 |
6 | Inbertsio errealak | 334.267,29 |
7 | Kapital-transferentziak | 362.000,00 |
GUZTIRA | 2.966.971,00 |
Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta ohartarazten da indarra hartuko duela ondorio ekonomikoak izanik 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera.
2019ko aurrekontu orokor eta bakarraren eta hura betearazteko oinarrien behin betiko onespenaren kontra, hautara para daitezke errekurtso hauek, kasu bakoitzean aipatzen diren epeetan, argitalpen honen egunetik aitzina: berraztertzeko errekurtsoa Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendutako errekurtsoa, bi hilabeteko epean.
Gazolatzen, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1902310