2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GAZTELUBERRI
2019ko aurrekontua. Hasierako onespena
Gazteluberriko Udalak, 2019ko otsailaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Gazteluberrin, 2019ko otsailaren 15ean.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.
Iragarkiaren kodea: L1902363