52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Buñuelgo Udalak, 2019ko otsailaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren eta haren erakunde autonomoen 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Jendaurreko aldian ez badu inork alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila aginduko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Buñuelen, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, José Antonio Lasheras Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1902319