52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 311. lurzatirako. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2019ko otsailaren 1ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Fernando Astiz Salarekin sinatzekoa den hirigintza-hitzarmena, 1. poligonoko 311. lurzatiari dagokiona. Bertako eraikigarritasuna handitu denez hiri-jarduketarako plan bereziaren ondorioz, horri lotutako hirigintza-aprobetxamenduaren %10 ordezten da hitzarmenaren bidez.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 23. artikuluan eta hurrengoetan xedatuari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek hura aztertu eta bidezko jotzen diren alegazioak aurkez ditzaten.

Añorben, 2019ko otsailaren 12an.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1902144