52. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan oposizio-lehiaketa bidez bete daitezen Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku izateko 19 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko mediku izateko 3 lanpostu. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku izateko 19 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko mediku izateko 3 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betez, deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten izangaien izenen zerrenda aurkeztu zuen, lortutako puntuazioaren araberakoa, eta, horrekin batera, prozesua gainditu eta puntuaziorik handienak izateagatik deitutako lanpostuetan sartzen diren izangaiak izendatzeko proposamena. Deialdi hori 2017ko 125. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 29koan. Proposamen hori 2018ko 190. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 1ekoan.

Proposatutako izangaietatik, Fernando Cristobal Andreuk ez zuen deialdiaren 8.2 oinarrian eskatutako dokumentazioa aurkeztu horretarako finkatutako epean, alegia, izendapen proposamena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturalean. Komunikatu zuen uko egiten ziola Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko mediku izendatua izateari Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren abenduaren 24ko 3056/2018 Ebazpenaren bidez (2019ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urtarrilaren 15ekoan), Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatu ziren, Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen eta Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen lanpostuetan jarduteko, eta lanpostua esleitu zitzaien.

Gero, Miren Elizari Roncali eta Jaione Azcarate Lergari, berek eskaturik, borondatezko eszedentzia eman zitzaien lanpostuaz jabetu ziren egunetik beretik, egun horretan beste administrazio publiko batean ari zirelako lanean.

Horrenbestez, eta deialdiaren oinarrietan xedatutakoa betez, probak gainditu dituztenen zerrendan hurrengoak diren izangaiekin betetzen dira hiru lanpostuak.

Miguel Ángel Arizcuren Domeñok idazki bat aurkeztu zuenez zeinaren bidez uko egiten baitzion lanpostua aukeratzeari, gainditu dutenen zerrendako hurrengo izangaiarekin beteko da lanpostua.

Halaber, lanpostuetako batek nahitaezkoa du euskaraz jakitea (B2), eta gainditu dutenen zerrendan ez dagoenez izangai gehiago ezagutza hori frogatu duenik, bete gabe uzten da lanpostua.

Horrenbestez, bidezkoa da:

1. Oinarrizko Osasun Laguntzako Taldeko medikuen 19 lanpostu eta Larrialdietako Zerbitzu Arrunteko medikuen 3 lanpostu betetzeko izendapen proposamena osatzea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan, honako hauen alde:

GARCIANDIA BAZ, MARIA GEMMA

LUSARRETA HERREROS, MIRIAM

2. Hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko martxoaren 6an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendaria, Esteban Ruiz Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1903438