46. ALDIZKARIA - 2019ko martxoaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, 2019ko otsailaren 1ekoa, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluarena, zeinaren bidez erakunde horrek zuzenean edo zeharka ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen araubidea eta zenbatekoak ezartzen baitira.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 7.d) artikuluaren arabera, gizarte zerbitzuen hartzaileek “zerbitzuaren kostua finantzatzen lagundu behar dute, horretarako ahalmen ekonomikoa dutenean eta arauetan hala ezartzen denean”.

Gizarte zerbitzu orokorren zorroa onesten duen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak gizarte zerbitzuen hartzaileek prestazio bakoitzean izanen duten partaidetzaren araubidea ezartzen du.

Irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren 3. artikuluari jarraikiz, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari dagokio autonomia pertsonala sustatzeko, mendekotasunari aurrea hartzeko eta mendekotasun egoeran bizi diren pertsonei arreta emateko behar diren zerbitzu eta baliabideak kudeatzea, hala berekiak, nola ekimen pribatuko entitateenak, pertsonari bere ohiko giroan irauteko erraztasunak ematea helburu.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren Estatutuak onesten dituen irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren 6.d) artikuluak agentzia horren Gobernu Kontseiluari esleitzen dio, besteak beste, sistema publikoko zentroak eta zerbitzuak erabiltzeko prezio publikoen araubidea onestea.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gobernu Batzarraren 1997ko ekainaren 18ko Erabakiak organismo autonomo horrek zuzenean edo zeharka kudeatzen dituen zerbitzuen prezio publikoak eta aplikazio arauak ezarri zituen, baita zerbitzu berekiei edo hirugarrenekin kontratatutako zerbitzuei eta erabiltzaileen ekarpenei aplikatzen ahal zaien prezio sistema ere; eguneratzen joan ziren zenbateko horiek, eta, urtez urte, ia berdinak izan ziren prezio publikoei aplikatutako salbuespenak eta hobariak, 2013ko abenduaren 17an Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak beste erabaki bat hartu zuen arte, beranduago, 2014ko martxoaren 25eko eta 2017ko abenduaren 1eko erabakiek aldatu zutena.

Beharrezkoa da 2013ko abenduaren 17ko Erabakia eguneratzea, zerbitzu berriak gehitzea eta hizkera zuzentzea, eta, beraz, uste da gomendagarria dela Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak erabaki berri bat hartzea.

Hizkera zuzentzeaz gain, honako hauek dira erabaki horren berritasun nagusiak: zahar-etxeetako zerbitzu soziosanitario berria txertatu da, Osasun eta Eskubide Sozialetako Departamentuek antolatutako esperientzia pilotu baten esparruan sortutakoa; gainbegiratutako pisuen prezio publikoa ezarri da desgaitasun fisikoaren, desgaitasun anitzaren eta desgaitasun mentalaren esparruan; desgaitasunaren arloan, eguneko zentroen garraiorik gabeko prezio publikoa erregulatu da, titulartasun publikoko eguneko arreta zentro bateko zerbitzuren bat jasotzen dutelarik, garraioa erabiltzen ez duten eta beren kabuz joaten direnentzat; azkenik, erabaki honetan berdindu egin dira zahar-etxeetako psikogeriatriako zerbitzuaren prezio publikoa eta zahar-etxeetako arreta zerbitzuarena.

Horri jarraikiz, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak, eman zaizkion eskumenak erabiliz, honako hau

ERABAKI DU:

Lehena.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zuzenean edo zeharka ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen araubidea eta zenbatekoak onartzea. Eranskinean aurkitzen ahal dira.

Bigarrena.– Erabaki hau Eskubide Sozialetako Departamentuari eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Hirugarrena.– Indarrik gabe uztea Pertsonen Autonomiarako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluak 2013ko abenduaren 17an hartutako Erabakia, erakunde horrek zuzenean edo zeharka ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen araubidea eta zenbatekoak ezarri zituena.

Laugarrena.– Erabaki honetan aurreikusitako araubidea osatzen duten prezio publiko eta arauak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo biharamunean sartuko dira indarrean.

ERANSKINA

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zuzenean edo zeharka ematen dituen zerbitzuen prezio publikoen araubidea

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Erabaki honen xedea da Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zuzenean, beste erakunde publiko batzuekin hitzarmenak sinatuta edo beste erakunde pribatu batzuk kontratatuta ematen dituen zerbitzuen araubidea eta prezio publikoak ezartzea.

2. artikulua. Zerbitzu motak.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak hornitutako zerbitzuetatik, honako hauek dira erabaki honetan ezarritako prezio publikoen bitartez ordaintzen ahal direnak:

a) Zahar-etxeko arreta.

b) Eguneko eta gaueko arreta.

c) Zahar-etxeko edo etxeko arreta.

d) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta.

e) Telelaguntza zerbitzua.

f) Lagundutako garraio egokitua.

g) Egoiliarrak ez direnentzako jantoki zerbitzua.

h) Egoiliarrak ez direnentzako igerilekua.

i) Zentro berekietan kokatutako beste instalazio batzuk.

3. artikulua. Ordaintzera behartuta dauden pertsonak.

Aurreko artikuluan aurreikusitako zerbitzuen onuradun zuzenak diren pertsona fisikoak derrigortuta egonen dira prezio publikoak ordaintzera, erabaki honetan araututako baldintzetan.

Zerbitzuen erabiltzaileak adingabeak edo juridikoki ezgaituak badira, pertsona horien guraso ahala edo tutoretza dutenek ordaindu beharko dute. Jarduteko gaitasuna aldatuta duten helduen kasuan, ordezkatutako pertsonaren errentaren eta ondarearen kargura eginen da ordainketa.

4. artikulua. Prezio publikoak.

Ezarritako zenbatekoak Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren ustez zerbitzua erabiltzen duten pertsonek ordaindu behar dituzten zenbatekoak dira, zerbitzu horren kostuan parte hartzeko kontzeptu gisa.

Zenbateko horiek ez dira inola ere izanen zerbitzuek erakunde autonomoari sortzen dizkioten benetako kostuak.

1.–Adineko pertsonen arloa.

1.1. Adinekoak:

a) Zahar-etxeko arreta:

–Mendekotasun egoeran ez dauden pertsonentzako laguntza: 758,83 euro hilean.

–Mendekotasun egoera moderatuan dauden pertsonentzako laguntza: 1.391,73 euro hilean.

–Mendekotasun egoera larrian dauden pertsonentzako laguntza: 1.460,47 euro hilean.

–Mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonentzako laguntza: 1.529,22 euro hilean.

Sendatu bitarte egoitzan aldi baterako sartzen diren pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, mendekotasun moderatuari dagokion prezio publikoa aplikatuko da.

b) Zahar-etxeko arreta soziosanitarioa (arreta soziosanitario integratuko programa): doako egonaldia edo erabiltzailearentzako kosturik gabea.

c) Eguneko eta gaueko arreta:

–Mendekotasun egoeran ez dauden pertsonentzako laguntza: 215,5 euro hilean.

–Mendekotasun-mailaren bat aitortua duten pertsonak: 315,5 euro hilean lanaldi osoa eta 160 euro hilean lanaldi erdia.

Lanaldi erdi gisa hartuko da astean 15 eta 25 ordu bitartean erabiltzea zerbitzua. Asteko 25 orduetatik aurrera, lanaldi oso gisa hartuko da.

d) Eguneko arreta soziosantarioa (arreta soziosanitario integratuko programa): doako egonaldia edo erabiltzailearentzako kosturik gabea.

1.2. Psikogeriatria:

a) Zahar-etxeko arreta:

–Mendekotasun egoeran ez dauden eta egoera moderatuan dauden pertsonentzako laguntza: 1.391,73 euro hilean.

–Mendekotasun egoera larrian dauden pertsonentzako laguntza: 1.460,47 euro hilean.

–Mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonentzako laguntza: 1.529,22 euro hilean.

b) Psikogeriatriako eguneko eta gaueko arreta: 315,5 euro hilean lanaldi osoa eta 160 euro hilean lanaldi erdia.

Lanaldi erdi gisa hartuko da astean 15 eta 25 ordu bitartean erabiltzea zerbitzua. Asteko 25 orduetatik aurrera, lanaldi oso gisa hartuko da.

2.–Desgaitasuna duten pertsonen arloa.

2.1. Desgaitasun fisikoak eta/edo desgaitasun anitza duten pertsonak:

a) Zahar-etxeko arreta.

–Mendekotasun egoeran ez dauden pertsonentzako laguntza: 1.364,58 euro hilean.

–Mendekotasun egoera moderatuan dauden pertsonentzako laguntza: 1.398,66 euro hilean.

–Mendekotasun egoera larrian dauden pertsonentzako laguntza: 1.449,04 euro hilean.

–Mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonentzako laguntza: 1.499,42 euro hilean.

Sendatu bitarte egoitzan aldi baterako sartzen diren pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, mendekotasun moderatuari dagokion prezio publikoa aplikatuko da.

b) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta: 501,02 euro hilean.

c) Eguneko eta gaueko arreta: 463,89 euro hilean.

d) Eguneko arreta garraiorik gabe: 389,93 euro hilean.

e) Eguneko arreta 21 urtetik beherakoentzat, hezkuntza arreta ematen duen zentro batean: 150 euro hilean.

2.2. Adimeneko desgaitasuna duten pertsonak:

a) Zahar-etxeko arreta.

–Mendekotasun egoeran ez dauden pertsonentzako laguntza: 1.182,63 euro hilean.

–Mendekotasun egoera moderatuan dauden pertsonentzako laguntza: 1.212,20 euro hilean.

–Mendekotasun egoera larrian dauden pertsonentzako laguntza: 1.255,85 euro hilean.

–Mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonentzako laguntza: 1.299,49 euro hilean.

Sendatu bitarte egoitzan aldi baterako sartzen diren pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, mendekotasun moderatuari dagokion prezio publikoa aplikatuko da.

b) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta: 501,02 euro hilean.

d) Gaueko arreta, garraioa barne: 463,89 euro hilean.

d) Eguneko arreta garraiorik gabe: 389,93 euro hilean.

e) Eguneko arreta 21 urtetik beherakoentzat, hezkuntza arreta ematen duen zentroan: 150 euro hilean.

2.3. Udako oporraldian, zentroak uzten badio zerbitzua emateari hilabetez, zerbitzuaren erabiltzaileak ez du denbora tarte horretako tarifa ordaindu beharrik izanen, kontratuaren kasuan kasuko klausula agirietan ezarritakoarekin bat.

3.–Eritasun mentala duten pertsonen arloa.

a) Zahar-etxeko arreta:

–Mendekotasun egoeran ez dauden pertsonentzako laguntza: 1.182,63 euro hilean.

–Mendekotasun egoera moderatuan dauden pertsonentzako laguntza: 1.212,20 euro hilean.

–Mendekotasun egoera larrian dauden pertsonentzako laguntza: 1.255,85 euro hilean.

–Mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonentzako laguntza: 1.299,49 euro hilean.

Sendatu bitarte egoitzan aldi baterako sartzen diren pertsonen kasuan, beren mendekotasun maila dela-eta bermatutako prestazioak jasotzeko eskubiderik ez dutenean, eta prozesu akutua izateagatik haien mendekotasun maila baloratzerik ez dagoenean, mendekotasun moderatuari dagokion prezio publikoa aplikatuko da.

b) Egoitza-Etxea: 955,70 euro hilean.

c) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta: 501,02 euro hilean.

d) Eguneko arreta:

–Programa terapeutikoa eta errehabilitaziokoa (CPRS): 0 euro hilean.

–Eguneko zentroko programa (CPRS), jantokiko zerbitzuko ekarpena: 83,40 euro hilean.

e) Gaueko arreta: 463,89 euro hilean.

4.–Adineko pertsonentzako, desgaitasunak dituzten pertsonentzako eta eritasun mentalak dituzten pertsonentzako zerbitzu komunak.

a) Telelaguntza zerbitzua.

–Mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonentzako laguntza: 6,59 euro hilean.

–Mendekotasun egoera larrian dauden pertsonentzako laguntza: 6,59 euro hilean.

–Mendekotasun egoera moderatuan dauden pertsonentzako laguntza: 7,30 euro hilean.

–Mendekotasun egoeran ez dauden pertsonentzako laguntza: 7,30 euro hilean.

b) Lagundutako garraio egokitua:

–Erabiltzailea bizi den eremuko gizarte zerbitzuetako eguneko arreta zentroetara edo anbulatorioetara laguntzea: 73,96 euro hilean.

–Erabiltzailea bizi den eremutik kanpoko gizarte zerbitzuetako eguneko arreta zentroetara edo anbulatorioetara laguntzea: 147,94 euro hilean.

Erabiltzailea bizi den eremuko gizarte zerbitzuetara joan ordez, beste eremu bateko eguneko arreta edo anbulatorio zerbitzuren batera joaten bada, eta distantzia 20 km edo gutxiagokoa bada, prezio publikoa 73,96 euro hilean izanen da.

–Eguneko arreta soziosanitarioko zentroetara joatea (arreta soziosanitario integratuko programa): doakoa edo erabiltzailearentzako kosturik gabea.

–Erabiltzaileak zentro bereki eta hitzartuetara eramatea:

  • Zentroak programatu ez dituen ekitaldiak, edo presakoa ez den arretarako edo beste erabilera batzuetarako: 3,68 euro erabiltzaileko (joan-etorria).
  • 20 kilometrotik gorako distantziak: egindako kilometro kopurua (joan-etorria) bider 0,20 euro.
  • Zentro berekiek programatutako jardueretara eramatea, Gurutze Gorriaren garraioa erabiliz: egindako kilometro kopurua (joan-etorria) bider 0,88 euro.

Prezio publiko hori zerbitzu publikoei (berekiak eta hitzartuak) eta zerbitzu pribatuei (zerbitzuari lotutako prestazioa dutenak) aplikatuko zaie.

c) Egoiliarrak ez direnentzako jantoki zerbitzua: 4,17 euro egunean.

d) Egoiliarrak ez direnentzako igerilekua:

  • 5,58 euro saioko, langile espezializatuak barne, eta gehienez ere hiru pertsona saioko. Pertsona gehigarri bakoitzeko kostua: 1,81 euro.
  • 3,58 euro saioko, langile espezializatuak kanpo, eta gehienez ere hiru pertsona saioko (zerbitzua hartuko duen entitateak langile espezializatuak ekarri beharko ditu: begiralea eta zaintzailea). Pertsona gehigarri bakoitzeko kostua: 1,16 euro.

e) Zentro berekietan kokatutako beste instalazio batzuk:

–Ekipamendu espezializatua dutenak: 5,58 euro saioa; gehienez ere 3 lagun saio bakoitzean. Pertsona gehigarri bakoitzeko kostua: 1,81 euro.

–Ekipamendu espezializaturik gabe: 5,58 euro/ordu.

5. artikulua. Murrizketak eta norberak libre erabiltzeko zenbatekoak.

Ezarritako tarifetan murrizketak aplikatzeko, gizarte zerbitzuen erabiltzaileek, beren legezko ordezkariek edo zerbitzuak eskatzen dituzten pertsonek beren familia unitateko urteko diru sarrera guztien frogagiria aurkeztu beharko dute Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzian, oinarrizko gizarte zerbitzuen, osasun mentaleko zentroen edo osasun zentroen bitartez.

Erabiltzaileen baldintza sozioekonomiko guztiak baloratu ondoren, jarraian zerbitzu bakoitzerako aipatzen diren murrizketak aplikatuko zaizkie, oro har, ezarrita dauden prezio publikoei.

Aparteko kasuetan, orokorrean aurreikusita ez dauden murrizketak planteatzen ahalko dira, zerbitzuak ordaindu beharrak eragindako egoera ekonomiko larrian daudela frogatzen dutenentzat (txosten teknikoak eta beharrezkoak diren dokumentu ekonomikoak erabiliko dira frogagiri gisa).

Artikulu honetan erabiltzaileen esku gelditzen den diru kopurua ekitaldi ekonomiko bakoitza hasitakoan eguneratuko da zuzenean, kontsumoko prezioen indizeak Nafarroako Foru Komunitatean izaten duen aldaketaren arabera.

1. Adineko pertsonen arloa.

a) Zahar-etxeko arreta.

Alde batera utzirik zerbitzu honen erabiltzaileek sortzen ahal duten zorra segurtatzeko eraturiko bermeak, tarifa osoa ordaintzeko behar adina baliabide ez dutela frogatzen badute, banakako ekarpenen kontzeptu gisa, hileko per capita errentaren %90 aplikatu ondoren ateratzen den zenbatekoa ordainduko dute hilabeteko ordainketa partzial gisara, betiere prezio publikoa gainditu gabe.

Portzentaje hori aplikatu ondoren ez da inolaz ere egoiliarraren esku utziko 1.757,06 eurotik beherako kopururik urtean, mendekotasunik ez duten pertsonen kasuan, eta 1.728,74 eurotik beherakorik mendekotasuna duten pertsonen kasuan.

Ekonomikoki erabiltzailearen mendekoa den ezkontidea eta/edo seme-alabak familiaren etxean dauden bitartean, familia unitateko diru sarreren guztizkoari 2.387,17 euro kenduko zaizkio kide bakoitzeko, beren esku geratzen den zenbateko gisa, urteko per capita errenta konputatze aldera.

b) Eguneko eta gaueko arreta.

Zerbitzu honen erabiltzaileei hileko per capita errentaren ehuneko 50 eta 100 bitartean aplikatuko zaie prezio publikoko kontzeptu gisa, barne hartuta hirugarrenei emandako laguntza; edozein kasutan, aurreko atalean aipatutako zenbateko erabilgarria bermatuko da.

2. Desgaitasuna duten pertsonen arloa eta eritasun mentala duten pertsonen arloa.

Edozein kasutan, zerbitzuen eta prestazioen kostuan parte hartzeak bermatu eginen dio onuradunari horietako bakoitzean zehaztutako gastu pertsonaletarako gutxieneko zenbatekoa.

Ekonomikoki erabiltzailearen mendekoa den ezkontidea eta/edo seme-alabak familiaren etxean dauden bitartean, familia unitateko guztizko diru sarreretatik kide bakoitzak erabiltzaileari esleitutako erabilera libreko zenbatekoa kenduko da, urteko per capita errenta konputatze aldera.

a) Egoitzako arreta 18 urtetik gorako pertsonentzat:

Zerbitzu honen erabiltzaileek hileko per capita errentaren ehuneko 90 eta 100 bitartean ordainduko dute, prezio publikoaren mugaren baitan, betiere. Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz erabilgarri gelditzen den diru kopurua ez da urtean 2.620 euro baino txikiagoa izanen.

b) Egoitzako arreta 18 urtetik beherako pertsonentzat:

Zerbitzu honen erabiltzaileek hileko per capita errentaren ehuneko 90 eta 100 bitartean ordainduko dute, prezio publikoaren mugaren baitan, betiere. Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz erabiltzailearen esku gelditzen den diru kopurua ez da urtean 3.858,20 euro baino txikiagoa izanen.

c) Tutoretzapeko etxebizitzako, etxebizitza funtzionaleko eta/edo etxebizitza gainbegiratuko arreta:

Zerbitzu honen erabiltzaileek hileko per capita errentaren ehuneko 50 eta 100 bitartean ordainduko dute, urteko per capita errentaren mugaren baitan, betiere. Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz erabiltzailearen esku gelditzen den diru kopurua ez da urtean 3.858,20 euro baino txikiagoa izanen.

d) Egoitza-Etxea:

Zerbitzu honen erabiltzaileek hileko per capita errentaren ehuneko 90 eta 100 bitartean ordainduko dute, prezio publikoaren mugaren baitan, betiere. Portzentaje hori aplikatzearen ondorioz erabiltzailearen esku gelditzen den diru kopurua ez da urtean 3.223,44 euro baino txikiagoa izanen.

e) Eguneko eta gaueko arreta:

(I) Ezarritako prezio publikoa aplikaturik, erabiltzailearen esku uzten den diru kopurua ez da urtean 3.223,44 euro baino txikiagoa izanen. Pertsona bakarreko familia unitate bat denean, erabiltzaileak bere esku izanen duen diru kopurua Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) adinakoa izanen da.

(II) 21 urtetik gorako zerbitzuaren erabiltzaileek jarraian datozen hobariak edo murrizketak izanen dituzte, Ondorio Askotarako Errenta-adierazle Publikoaren (IPREM) arabera osatzen duten familia unitateak duen urteko errentaren arabera.

IPREM %

PER CAPITA ERRENTA EUROTAN

PREZIO PUBLIKOKO HOBARIAREN %, GARRAIOA BARNE

PREZIO PUBLIKOKO HOBARIAREN %,
GARRAIORIK BEHAR
EZ BADU

Gehienez ere %50

3.727,57

100

100

%50etik aurrera

3.727,58

85

80

%60tik aurrera

4.473,09

80

75

%70etik aurrera

5.218,31

75

70

%80tik aurrera

5.964,12

70

65

%90etik aurrera

6.709,64

65

60

%100etik aurrera

7.456,14

60

55

%110etik aurrera

8.200,66

55

50

%120tik aurrera

8.946,18

50

45

%130etik aurrera

9.691,69

45

40

%140tik aurrera

10.437,21

40

35

%150etik aurrera

11.182,72

35

30

%160tik aurrera

11.928,23

30

25

%170etik aurrera

12.673,75

25

20

%180tik aurrera

13.419,26

20

15

%190etik aurrera

14.164,78

15

10

%200etik aurrera

14.910,29

10

5

%210etik aurrera

15.655,80

5

0

%220tik aurrera

16.401,32

0

0

III) Eguneko arreta hezkuntza arretako zentro batean jasotzen duten 21 urtetik beherako erabiltzaileek %50eko hobaria izanen dute hilabeteko prezio publikoan, baldin eta zerbitzura joaten ez badira elkarren segidako hamabost egunez, dagokion urteko ekainaren 15aren eta irailaren 15aren artean.

II. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

6 artikulua. Organo eskuduna.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziari dagokio erabaki honetan araututako prezio publikoak kudeatzea eta likidatzea, eta horrek ez die kalterik eginen organismo horrek hitzartutako erakundeei eskuordetutako funtzio eta ahalmenei, ezta ogasunaren arloan eskumena duen departamentuari dagozkionei ere.

7. artikulua. Gaitasun ekonomikoa.

1. Erabiltzaile bakoitzaren banakako ekarpena ezartzeko, haren gaitasun ekonomikoa hartuko da aintzat.

Erabiltzailearen gaitasun ekonomikoa kalkulatzeko, eskatzailearen familia unitateko kide guztien errenta hartuko da aintzat, baita eskatzailearen ondarea ere.

Errentaren eta ondarearen zehaztapenean konputatu behar den aldia izanen da eskaera aurkezten den egunean bukatu den aitorpena aurkezteko epemugari dagokion azken ekitaldi fiskala.

Era berean, gaitasun ekonomikoa finkatzeko, eskatzaileak lagatako ondareak konputatuko dira, betiere lagatzeen eta zerbitzuan eskaria aurkeztearen artean igarotako epearen arabera aplikagarriak diren portzentajeen arabera.

2. Deialdi honen ondorioetarako, honako hau hartuko da familia unitatetzat:

a) Senar-emazteek eta adingabeko seme-alabek osatua, salbu eta horiek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira.

b) Bikote iraunkor batek osatua, berariazko legeriaren arabera, baita adingabeko seme-alabek ere, salbu eta hauek, gurasoek baimendurik, haiengandik bereizirik bizi badira.

c) Legezko banantze kasuetan, edo ezkontzaren bidezko loturarik ez dagoenean, bikotea egonkorra ez denean edo bizikidetzarik ez duenean, amak edo aitak eta berarekin bizi diren seme-alaba guztiek osatzen dutena, aurreko ataletan aipatzen diren betebeharrak betetzen badituzte.

d) Familia unitateko kide gisa 18 eta 25 urte bitarteko seme-alabak sartzen ahal dira, baldin eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru sarrera txikiagoak badituzte eta, beregain izan gabe, gurasoen mende bizi badira. Desgaitasuna duten 18 eta 25 urte bitarteko seme-alabek lanbide arteko gutxieneko soldata baino diru sarrera handiagoak badituzte, familia unitatean sartzen ahal dira, haiek edo beren legezko ordezkariek aldez aurretik eskatuta.

8. artikulua. Errentaren zehaztapena.

1) Errentatzat hartuko dira familia unitateak honako hauetatik eskuratzen dituen sarrera guztiak:

a) Lanaren etekinak, barne direla gizarte aurreikuspeneko prestazioak eta pentsioak, horien araubidea edozein izanik ere. Besteren konturako lan etekinen sarrera gordinetatik kendu behar dira Gizarte Segurantzari ordaindutako kotizazioak eta eskubide pasiboengatik, nahitaezko mutualitateengatik edo antzekoengatik ordaindutakoak.

b) Ondasun higigarrien nahiz higiezinen kapitalaren etekinak.

c) Enpresa edo lanbide jardueretako etekin garbiak.

2) Onuradunaren diru sarreretan ez da errenta gisa hartuko abenduaren 14ko 39/2006 Legearen 31. artikuluan agertu eta antzeko ezaugarriak eta xedeak dituzten prestazioen zenbatekoak.

3) Adineko pertsonen arloan eta desgaitasuna duten pertsonen arloan, eguneko zerbitzuak jasotzen dituzten onuradunen errenta zehazterakoan, aintzat hartuko dira urtero ohiko etxebizitza eskuratzeagatiko mailegu kontzeptuan edo ohiko etxebizitzarako alokairu kontratuaren kontzeptuan kendutako zenbatekoak, indarreko araudi fiskalari jarraikiz. Era berean, zenbateko horretatik deskontatu ahal izanen dira mendekotasuna duen pertsonaren ohiko etxebizitzatik oztopo fisikoak egokitzeko edo ezabatzeko jasotako laguntzak edo dirulaguntzak.

4) Desgaitasun arloko onuradunen urteko errenta zehazterakoan, erabiltzailearen diru-sarreratzat hartuko dira, halaber, pertsona horren desgaitasunagatik haren familiak jasotako edozein izaeratako prestazio ekonomikoak, bekak eta erabiltzaileak zentroetan eskolaratzera bideratutako laguntzak izan ezik. Era berean, ez dira konputatuko egoitza zerbitzuak erabiltzen dituzten erabiltzaileek okupazio zentroetan jasotako haborokinak, betiere zerbitzu mota horretan erabiltzailearen esku geratzen ahal den zenbatekoaren %50 gainditzen ez badu.

9. artikulua. Ondarearen zehaztapena.

Ondaretzat hartuko da erabiltzailearen higigarrien eta higiezinen kapital osoa, prestazioa hasi aurreko lau urteetan baloratua, eta ondarearen edozein murrizketa justifikatu egin beharko da. Baldin eta justifikatu gabeko ondare lagatzeak edo murrizteak badaude, egozten ahal den ondarearen balioa operazio horiek eta zerbitzuaren eskariaren artean iragandako denboraren arabera aplikatzen ahal den portzentajeak zehaztuko du. Horren balioa kalkulatzeko, aplikatu beharreko zerga araudia hartuko da kontuan.

Ondarearen balioa kalkulatzeko ez da kontuan hartuko ohiko etxebizitzaren balioa, baldin eta familia unitateko norbaitek etxebizitza horretan bizitzen segitzen badu, egoitza zerbitzua izanda ere. Titularkideren bat bada, eskatzailearen jabetzari dagokion portzentajea bakarrik hartuko da kontuan.

Ondarearen balioa zenbatzeko ez da kontuan hartuko familia unitateko kideen ondasun eta eskubideen balioa, enpresa nahiz lanbide jarduera betetzeko beharrezkoak izanez gero, betiere jarduera hori familia unitateko kideetako edozeinek azturaz eta zuzenean burutzen badu eta unitatearen errenta iturri nagusia bada.

Ondarea zehazteko, ez dira kontuan hartuko Desgaitasuna duten pertsonen ondarea babesteko eta, xede berarekin, Kode Zibila, Prozedura Zibilari buruzko Legea eta tributu arloko araudia aldatzeko azaroaren 18ko 41/2003 Legean araututako ondare babestu batera ekarritako ondasun eta eskubideak, haren titularra onuraduna denean, lotura horrek irauten duen artean. Ondare horretatik sortutako errentak, aldiz, kontuan hartuko dira, ondarean sartu ezean.

10. artikulua. Hileko per capita errenta eta banako ekarpena.

7. artikuluari jarraikiz, familia unitatearen urteko errentatik abiatuz kalkulatuko da hileko per capita errenta, zati unitateko kideen kopurua eta zati hamabi hileko soldata eginez.

Banakako ekarpena kalkulatzeko, hileko errentari 5. artikuluan ezarritako portzentajea aplikatuko zaio, zerbitzuari ezarritako prezio publikoaren mugaren baitan, betiere.

Erabiltzaileak edo haren legezko ordezkariak bere gaitasun ekonomikoa baloratzeko behar den dokumentazio ekonomikoa aurkezten ez badu, eta Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziaren errekerimenduari erantzuten ez badio, erabiltzailearen ekarpena aurreko paragrafoan adierazitakoari jarraikiz kalkulatuko da.

Baldin eta zerbitzuaren kostu erreala 4. artikuluan ezarritako prezio publikoaren azpitik badago, erabiltzaileak zerbitzuaren kostuaren prezioa ordainduko du gehienez ere.

Zerbitzuen erabiltzaileak egin beharreko ekarpen ekonomikoa zehazte aldera, familia unitatea osatzen duten pertsonek izaten ahal dituzten laguntza, prestazio, pentsio edo sorospenak eskatu izanaren frogagiriak errekeritzen ahal dira.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak ezarriko du erabiltzaileak zerbitzuari egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, indarreko legeriaren arabera erabiltzaileari edo bere familia unitatea osatzen duen edozein kideri egokitzen ahal zaizkion zenbatekoak konputatuz.

11. artikulua. Banakako ekarpenak berrikustea.

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak zuzenean edo zeharka emandako zerbitzuengatik egin beharreko banakako ekarpenak ofizioz edo interesdunak edo haren legezko ordezkariak hala eskatuta berrikusiko dira, prezio publikoa ezartzeko edozein inguruabarretan aldaketaren bat dagoenean.

Zerbitzuen onuradunek derrigorrez jakinarazi behar dute beren banakako ekarpenean eragina izaten ahal duten inguruabar ekonomiko edo pertsonaletako edozein aldaketa, gertatzen den momentutik gehienez ere hogeita hamar eguneko epean.

III. KAPITULUA

Sortzapena eta ordainketa

12. artikulua. Sortzapena.

Erabaki honetan araututako prezio publikoak ordaintzeko betebeharra erabiltzaileak 2. artikuluan ezarritako edozein zerbitzu edo ekintza jaso edo erabiltzen duen momentuan hasiko da.

13. artikulua. Ordainketa.

Esleitutako banako ekarpenaren ordainketa egin behar duen pertsonari bankuko helbideratzearen bitartez dagokion ordainagiria helarazten zaion momentuan eginen da. Helbideratze hori zuzenean egiten ahal du Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak edo zerbitzua ematen duen erakundeak.

14. artikulua. Zorra aitortzea eta bermeak ezartzea.

Likidezia ekonomikoaren gabeziagatik beren hilabeteko ekarpen ekonomikoaren bitartez zerbitzuaren prezio osoa ordaindu ezin duten erabiltzaileek zor bat edukiko dute Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziarekin. Zor horren balioa beren ekarpenaren eta organismo horrek zentro berekietarako edo itunduetarako abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legean (hirugarren adineko pertsonentzako zentroetan egonaldiak egiteko zerbitzuengatiko finantzazioari erabiltzaileek egin beharreko ekarpena arautzen duena) ezarritako prezioaren arteko aldea izanen da.

15. artikulua. Ez ordaintzea.

Ofiziozko berrikusketa edo interesdunak edo haren ordezkariak eskatutako berrikusketa egin eta gero, zorrak erregularizatzeko ordainketa egiten ez bada edo zerbitzu bakoitzari dagokion prezio publikoaren sortzapenaren ordainagiria itzultzen bada, zenbateko horren ordainketa errekeritu eginen da, eta hilabete bateko epea egonen da ordaintzeko.

Epe hori igarota zenbateko hori ordaindu ez bada, prezio publikoa premiamendu prozedura administratiboa erabiliz ordainaraziko da, Foru Komunitateko Diru Bilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz.

Aurreko ataletan ezarritakoari kalterik egin gabe, behin eta berriz eta justifikaziorik gabe ordainketak egiten ez badira, eskumena duen organoak, hau da, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak, baja ematen ahal dio erabiltzaileari zerbitzuan, administrazioko ebazpen bidez.

Lehen xedapen iragankorra.–Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa indarrean sartu aurretik egoitza batean sartzea.

Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuak indarra hartu aurretik egoitza batean sartutako erabiltzaileentzat, prestazio bermatu baterako eskubidea frogatzen ez badute, egoitzan sartzeko erabilitako irizpidearen araberako prezio publikoak mantenduko dira (baliatzen ahal den erabiltzailea/laguntza behar duen erabiltzailea), eta mendekotasunik gabeari/mendekotasun larria duenari dagozkion prezio publikoekin berdinduko dira, non eta erabiltzailearen mendekotasun maila ez den aplikatzen zaion prezio publikoari dagokiona baino handiagoa.

Bigarren xedapen iragankorra.–Prezio publikoen erabaki hau onetsi aurretik egoitza bateko plaza psikogeriatrikoetan sartzea.

–Mendekotasun egoera batean ez dauden pertsonak eta mendekotasun egoera moderatuan eta larrian daudenak: 1.391,73 euro hilean.

–Mendekotasun handiko egoeran dauden pertsonak: 1.529,22 euro hilean.

Iruñean, 2019ko otsailaren 1ean.–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Gobernu Kontseiluko burua, Javier Piquer Lapuerta.

Iragarkiaren kodea: F1901468