2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
IRUÑA
Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, nutrizionista lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira
Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoak, Erakundeko Lehendakariak 2019ko otsailaren 15ean emandako Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:
–Deialdia, bi izangai-zerrenda –bat prestakuntzarako, eta bestea aldi baterako kontrataziorako– hautaproben bitartez osatzeko, nutrizionista lanpostuan aritze aldera, Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoan gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.
Deialdi honen oinarriak eskuragarri daude http://www.pamplona.es/escuelasinfantiles/verpagina.aspx?idpag=1&idioma=2 webgunean eta Iruñeko Udaleko Haur Eskolen Erakunde Autonomoaren bulegoan (Oliveto Kondearen etorbidea, 4, 2. sol., ezk., Iruña).
Iruñean, 2019ko otsailaren 15ean.–Haur Eskolen Erakunde Autonomoko lehendakaria, Maider Beloki Unzu.
Iragarkiaren kodea: L1902461