37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

24E/2019 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Juana María Larumbe Sola andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Juana María Larumbe Sola andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

2. Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko otsailaren 5ean.–Titularraren ordez, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria (Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren irailaren 30eko 37/2015 Foru Agindua), Javier Zabaleta Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: F1901791