37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

23E/2019 EBAZPENA, otsailaren 5ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, Sonia Ruiz Millán andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuak ezartzen du atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute. Horri dagokionez, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena dago espedientean.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legean ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT:

1. Sonia Ruiz Millán andrea Nafarroako Zerga Ogasuneko Diru-Bilketa Zerbitzuko Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko buru izendatzea bitarte baterako.

2. Ebazpen hau interesdunari, Diru-bilketa Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 5ean.–Titularraren ordez, Arauen Garapen eta Aholkularitza Juridikorako Zerbitzuko zuzendaria (Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren irailaren 30eko 37/2015 Foru Agindua), Javier Zabaleta Zúñiga.

Iragarkiaren kodea: F1901792