37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UZTEGI

Uztegiko Kontzejuaren herri lurren erabilera arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Uztegiko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko ilbeltzaren 31n egin zuen bilkuran, Uztegiko Kontzejuaren herri lurren erabilera arautzen duen ordenantza hasiera batez onetsi zuen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ezean, Ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Uztegin, 2019ko otsailaren 14an.–Kontzejuko burua, Pello Goikoetxea Garralda.

Iragarkiaren kodea: L1902207