37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Udal Planeko egiturazko aldaketa puntuala, 2. poligonoko
743. lursailean. Behin betiko onespena

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 26ko 165E/2018 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi zen Abel Barriolak Sustatutako Udal Planaren egiturazko aldaketa puntuala. Horren bidez, honako hauek aldatu dira: Leitzako 2. poligonoko 743. lursailaren azpi-kalifikazioa.

Hirigintza araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 79.1 artikuluan ezarritakoarekin bat.

Leitzan, 2019ko otsailaren 13an.–Alkate, Mikel Zabaleta Aramendia.

ERANSKINA

Aldaketa onetsia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1902202