37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen dedikazio eta lansaria

Toki Entitateetako kideen Dedikazio eta lansariei buruz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legeko 75. artikuluan xedatutakoarekin eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 13. artikuluan xedatutakoarekin eta 18/2017 Foru Legearen 13. artikuluarekin bat eginez.

Goizuetako Udalak, 2019ko urtarrilaren 29an ospatutako Udalbilkuran, honako akordioa onartu zuen aho batez:

1. 2019. urterako Alkatearen ordainsari eta dedikazioa onartzea. Urteko ordainsari gordina 11.898,16 euro izango dira. Kantitate honetan aparteko ordainsarien batezbestekoa sartua dago eta legezko atxikipenak egingo zaizkio. Era berean sartua egonen da Udalak bere kargu egingo duen Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota enpresariala. Dedikazioa partziala izango da, egunean 2 ordukoa, eta ondorioz astean 10 orduz Alkatearen funtzioak egitea ezartzen da, beharrezko dedikazio gutxienekoa.

2. Orobat, bere karguan aritzean dieta eta joan etorrriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkio alkateari, horiek frogatu eta behar diren ordainagriak aurkeztu ondoren.

3. Akordio honek eragina izango du, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera eta urtero berretsi beharko da.

Udaleko oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratzen da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Goizuetan, 2019ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Unai Loiarte Ansa.

Iragarkiaren kodea: L1902058