37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Udal bulegoetako 2019ko egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Gaur egun ordezkari sindikalak ez izanda, eta langileak informatuta, Alkateak Tokiko Gobernu Batzordearen proposamena azaldu du.

Ikusia 730/2018 Ebazpena, abenduaren 11koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendari Nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren tokian tokiko 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Ikusia 312/2018 Ebazpena, ekainaren 19koa, Lan arriskuen Prebentzioaren eta Lanaren Zuzendari Nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Osoko Bilkurak, 2019ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, erabaki du:

1.–2019ko jaiegunen lan egutegi hau onestea, Etxarri Aranazko Udal bulegoetarako:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 7a: Errege egunaren ondoko astelehena.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna.

–Ekainaren 13a: San Kiriko.

–Abuztuaren 5, 6 eta 7a: Herriko Jaiak.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Urriaren 12a: Pilar Ama Birjinaren eguna.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a: Frantzisko Xabierkoaren eguna.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a: Eguberria.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

2.–Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 219 egun.

Langile bakoitzak 27 opor egun izango ditu, eta 3 egun gehiago afera propioetarako. Horretaz aparte, langile bakoitzak 21 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izango du (Nafar Gobernuak onartutako 6 ordu eta 40 minutuak gehi 14 ordu eta 40 minutu). Ordu hauek era librean hartuko dira, beti ere arduradunaren oniritziarekin eta zerbitzu eginkizunei begiratuta.

Ekainak 17, Abuztuak 8 eta 9 eta Abenduak 24 eta 31 Udal bulegoko jendaurreko ordutegia 13:00ak artekoa izango da.

3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.

Etxarri Aranatzen, 2019ko otsailaren 12an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1902163