37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

La Máquina kalea zolatzeko eta sareak ezartzeko lanak egiteko presako desjabetze prozedura. Ukitutako jabeen eta eskubideen titularren zerrenda

Hasiera batean onetsi da presako desjabetze prozeduran ukitutako jabeen eta eskubideen titularren zerrenda. Honako lur hauek desjabetuko dira: Cortesko 5. poligonoko 292,61 m² eta 5. poligonoko 422. lurzatiko 188,13 m² (guztira, 5. poligonoa 14.446 m² zabal da, eta 422. lurzatia, 465,01 m²). Horiek okupatzea beharrezkotzat jo da, La Máquina kalea zolatzeko eta sareak ezartzeko lanak egiteko. Lan horiek bilduta daude Inbertsio Finantzarioki Jasangarriei buruzko Plana onesten duen urriaren 10eko 19/2018 Foru Legearen II. eranskinean.

Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikulua bete beharrez, zerrenda hori argitara ematen da, prozeduran interesa dutenek behar diren datuak aurkez ditzaten zerrendako akatsak zuzentzeko eta, nahi badute, alegazioak aurkez ditzaten lur horien okupazioaren edo eskuragarritasunaren bidezkotasunaz. Horretarako epea hamabost egunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

FINKA

HIRIGINTZAKO EREMUA

KATASTROKO IDENTIFIKAZIOA

ERREGISTROKO IDENTIFIKAZIOA

JABEA

DESJABETU BEHARREKO AZALERA

ERAIKINA

01

SU-15

422. lurzatia

5. poligonoa

1208. finka

356. liburukia

149. liburua

56. orria

María Soledad Lorente Lacosta (%50)

Julio Ruberte Zapata (%50)

188,13 m²

Ez

02

SU-15

779. lurzatia

5. poligonoa

Ez dago

María Concepción de Silva Azlor de Aragón

292,61 m²

Ez

Informazio honen xede den espedientea ikusgai dago udal honen bulegoetan, eta horiek irekita dauden orduetan azter daiteke. Halaber, udal honen egoitza elektronikoan (https://cortes.sedelectronica.es/info.0) egonen da interesdunen eskura.

Cortesen, 2019ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1902116