37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Deialdia, hondakin teknikari lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta aldi baterako kontratuarekin. Akats zuzenketa

“Hondakin teknikari lanpostu bat betetzeko, oposizio-lehiaketaren bidez eta aldi baterako kontratuarekin” iragarkiaren argitalpenean akatsa badela oharturik, zuzendu egiten da. 2019ko otsailaren 15eko 32. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu da.

Honako hau dioen tokian:

“6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa hiru fasetan garatuko da: euskara-proba lehenik (beharrezkoa bada). Euskaraz jakitea betebeharra denez gero, proba horren kalifikazioa ez-gai bada, izangai horrek ez du aurrera eginen hautaketa prozesuan, lehiaketaldia bigarren eta, oposizioaldia ondotik, oinarri hauetan aipatzen den moduan.”

Honela behar du:

“6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa hiru fasetan garatuko da: euskara-proba lehenik (beharrezkoa bada). Euskaraz jakitea betebeharra denez gero, proba horren kalifikazioa ez-gai bada, izangai horrek ez du aurrera eginen hautaketa prozesuan, oposizioaldia bigarren eta lehiaketaldia ondotik, oinarri hauetan aipatzen den moduan.”

Baztanen, 2019ko otsailaren 15ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1902340