37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

LODOSA

Oposizio-lehiaketa, barne igoera murriztuan betetzeko administrari-ofizial izateko hiru lanpostu, C mailakoak, eta kirol eta kultura koordinatzaile lanpostu bat, B mailakoa. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda eta oposizioaldiak hastea

Alkatetzaren otsailaren 14ko 17/2019 Dekretuaren bitartez, honako hau xedatu da:

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, I. eranskinean ematen baita, deituren alfabetozko hurrenkeran ordenatuta, Lodosako Udalaren zerbitzuko administrari-ofizial (C maila) izateko hiru lanpostu barne igoera murriztuan betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdian. Deialdia 2018ko 227. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 23an.

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, II. eranskinean ematen baita, Lodosako Udalaren zerbitzuko kirol eta kultura koordinatzaile (B maila) izateko lanpostu bat barne igoera murriztuan betetzeko oposizio-lehiaketaren deialdian. Deialdia 2018ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an.

Behin-behineko zerrendak 2019ko 20. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, urtarrilaren 30ean, eta Udalak ez duenez jaso inolako erreklamaziorik edo zuzenketarik, behin betiko zerrendak aurreko horien berdinak dira.

Lodosako Udaleko administrari-ofizial (C maila) izateko hiru lanpostu betetzeko oposizioaldia 2019ko martxoaren 28an hasiko da, ostegunarekin, goizeko hamarretan, udaletxean. Lodosako Udaleko kirol eta kultura koordinatzaile (B maila) izateko lanpostu bat betetzeko oposizioaldia 2019ko apirilaren 11n hasiko da, ostegunarekin, goizeko hamarretan, udaletxean.

Lodosan, 2019ko otsailaren 14an.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

I. ERANSKINA

Administrari-ofiziala, C maila

Onartuak:

MARÍA ESTHER CIDONCHA APARICIO

ITZIAR ECHEVERRÍA AZCONA

MARÍA TERESA MARTÍNEZ COLÁS

Baztertuak:

LEYRE PÉREZ GONZÁLEZ

Lodosako Udalaren zerbitzuko langile finkoa ez izateagatik.

II. ERANSKINA

Kirol eta kultura koordinatzailea, B maila

Onartuak:

ANA MARÍA MARTÍNEZ BARBARIN

Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1902219