37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

51/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Ignacio Gómez Ochoa jauna izendatzen duena bitarte baterako Tuterako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru, merezimendu-lehiaketaren ondorioz.

Langile guztiek berdintasun baldintzetan parte hartzen dutela bermatzeko asmoz, Osasuneko kontseilariaren irailaren 14ko 68/2016 Foru Aginduaren bidez, arautu zen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, betiere lanpostu horien deialdi publikoa egin arte kasuan-kasuan erabakitzen den erregelamenduzko prozedurari jarraikiz.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 26ko 1578E/2018 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru izateko lanpostua merezimendu-lehiaketa bidezko bitarte baterako izendapenez betetzeko deialdia onetsi zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Profesionalen zuzendariaren urtarrilaren 15eko 84E/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi horretan onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen.

Jarduketak bukatuta, merezimendu-lehiaketaren epaimahai kalifikatzaileak proposatu du deialdian eskatutako gutxieneko puntuazioa gainditu duen izangaia burutza bitarte baterako betetzeko.

Kontuan izanik aurreko guztia eta deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa, bidezko da Ignacio Gómez Ochoa jauna izendatzea bitarte baterako. Izendapenak urtebeteko iraupena izanen du, eta hiru urtera arte luza daiteke.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ignacio Gómez Ochoa jauna, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Errehabilitazioko Laguntza Ataleko buru izendatzea bitarte baterako, hain zuzen, lanpostuaren jabetza hartzen duenetik urtebeterako.

2. Interesdunak izendapena jakinarazten zaionetik hasi eta hamar egun naturaleko epean jabetu beharko du lanpostuaz.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Tuterako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzuari, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 29an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1901367