37. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

10/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, zeinaren bidez kargutik kentzen baita Francisco Javier Ibero Gutiérrez jauna, Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Ataleko burua, berak eskatu baitu.

Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren apartatuan xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea Francisco Javier Ibero Gutiérrez jauna, Hezkuntza Departamentuko Informazio Sistemen Eboluzioaren eta Kudeaketaren Ataleko burua, berak eskatu baitu, 2019ko urtarrilaren 31tik aurrerako ondorioekin.

2. Foru agindu hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillaren Bulegoari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko otsailaren 12an.–Hezkuntzako kontseilaria, María Roncesvalles Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1902089