35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Harivenasa. Jarduera: olotik eratorritako produktuak ekoitzi eta merkaturatzea. Tokia: Arakilgo 8. poligonoko 289. eta 290. lurzatiak.

Arakilen, 2019ko urtarrilaren 29an.–Alkatea, Francisco Javier Huarte Garro.

Iragarkiaren kodea: L1901406