35. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORTES

2019rako plantilla organikoa. Hasierako onespena

Cortesko Udalak, 2019ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2019ko ekitaldiko plantilla organikoa.

Jendaurrean egonen da, 15 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdun guztiek eta legezko eskubidea dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Cortesen, 2019ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, Fernando Sierra Estoduto.

Iragarkiaren kodea: L1902068