30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

678/2018 EBAZPENA, abenduaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzetako ziurtapen probak egiteko zehaztapenak onesten dituena.

Abuztuaren 29ko 68/2018 Foru Dekretuaren bidez (haren bidez egokitu zen abenduaren 22ko 1041/2017 Errege Dekretua Nafarroako Foru Komunitatean) ezarri ziren Nafarroan Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak ezarritako hizkuntzen irakaskuntzen oinarrizko mailako, tarteko mailako eta maila aurreratuko curriculumak.

Curriculum berri hauek aplikagarriak dira 2018-19 ikasturtean, eta eskatzen dute ikasturte honetatik aurrera ebaluazioa egitea, curriculumean deskribatzen diren hizkuntza-jarduerak kontuan hartuta.

Beraz, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuko buruak aldeko txostena egin du Nafarroako hizkuntza eskola ofizialen azterketarako zehaztapenak argitara daitezela, aipatutako curriculumek ezartzen dutena kontuan hartuz.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluak eman dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Araubide bereziko hizkuntza-irakaskuntzen C1 maila ziurtatzeko probaren gaineko zehaztapenak onestea. Ebazpen honen 1., 2., 3., 4., 5., 6., 7., 8., 9., 10.,11. eta 12. eranskinetan azaltzen dira.

2. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta bere 1., 4., 7. eta 10. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Nafarroako hizkuntza eskola ofizialetara igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2018ko abenduaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

1. ERANSKINA

Oinarrizko A2 mailako izangaientzako zehaztapenak

1.–Azterketaren helburua.

Oinarrizko A2 mailako azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza-trebetasunetan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.

2.–Izangaien betebeharrak.

–Azterketa-gelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat aurkeztu beharko dute.

–Izangaiek garaiz iritsi behar dute eta deialdian finkatzen den azterketaren ordua baino ordu laurden bat lehenago egon beharko dute azterketa-gelan.

–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzez idazten diren probak ez dira zuzenduko, irakurriaren ulermenarena eta ahozkoaren ulermenarena izan ezik.

–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

Sakelako telefonoak eta beste edozein aparatu elektroniko itzali beharko dira.

3.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

Irakurriaren ulermenaren probak, ahozkoaren ulermenaren probak eta idatzizko adierazpen probak osatzen dute azterketa idatzia.

Ahozko azterketa beste une batean egingo da.

Izangaiek matrikulatu diren ikastetxean egingo dute azterketa.

3.1. Azterketaren zatiak.

Azterketak lau zati bereizi izango ditu:

PROBAK

PUNTUAZIOA

GUTXIENEZ

IRAUPENA

Irakurriaren ulermena

15 p

%60 (9 p)

40’

Ahozkoaren ulermena

15 p

%60 (9 p)

25’

Idatzizko adierazpena

20 p

%60 (12 p)

60’

Ahozko adierazpena

20 p

%60 (12 p)

14-18’ bi izangai

Irakurriaren ulermena, ahozkoaren ulermena eta idatzizko adierazpena neurtzeko probak saio berean egingo dira. Ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean egingo da. Proba bakoitza aparte egingo da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izango.

Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izango hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira, alegia, probaren puntuazioaren %60 gainditu beharko da.

Hori gorabehera, proba batean –bakarrik batean– %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago lortzen bada, puntuazioa gainerako trebetasunetan lortzen den notarekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio orokorra %60koa bada.

Izangai batek ohiko deialdian Ez-gai azken kalifikazioa lortzen badu, deialdi horretan %60rekin gainditzen den trebetasun bakoitzaren puntuazioa ikasturte bereko aparteko deialdirako mantenduko da eta izangaiak ohiko deialdian gainditu ez dituen trebetasunen probak egingo ditu bakarrik.

3.2. Gaiak.

Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gai hauetaz arituko dira:

–Eguneroko bizimodua: otorduen ordutegiak eta ohiturak, plater tipikoak.

–Lanarekin loturiko ordutegiak eta ohiturak.

–Ospakizunak, zeremoniak eta jai esanguratsuenak.

–Aisialdiko jarduerak: zinema, kirola, komunikabideak.

–Giza eta gizarte harremanak: familia bizitzaren ohiturak, familia barreneko eta belaunaldien arteko harremanak, harreman profesionalak.

–Gizarte-taldeen arteko harremanak.

–Administrazioa eta beste erakunde batzuk.

–Bizitza eta lan baldintzak: lan-munduan sartzea, lanak bilatzea, hezkuntza, gizarte segurantza, osasun eta higiene azturak.

–Balioak, sinesmenak eta jarrerak: balio eta sinesmen funtsezkoak, aztura garrantzizkoak, umorearen ezaugarri nagusiak, erreferente artistiko eta kultural esanguratsuak.

–Gorputz-hizkuntza: keinuak eta jarrerak, hurbiltasuna eta ikusizko kontaktua.

–Gizarte-konbentzioak: portaerari buruzko konbentzioak eta tabuak, gizabidezko arauak.

–Oinarrizko geografia: klima eta ingurumena; hizkuntza erabiltzen duten herrialde nagusiak eta hiri garrantzitsuenak.

–Geografiaren eragina hizkuntzan: hizkuntzaren barietaterako oinarrizko sarrera.

3.3. Kalifikazioak.

Probaren emaitzari buruz ikasleei emango zaien informazio-orrian gai edo ez-gai kalifikazio orokorra jarriko da.

4.–Azterketako Lau Proben Ezaugarriak.

4.1. Irakurriaren Ulermena.

Izangaiak Gauza Izan Behar Du Erregistro Formalean Edo Neutroan Idatzitako Egitura Sinple Eta Argiko Testu Laburren Zentzu Orokorra, Funtsezko Informazioa, Puntu Nagusiak Eta Xehetasun Nabarmenenak Ulertzeko. Testuok Eguneroko Kontuei Buruzkoak Izango Dira, Izangaiarentzat Bereziki Ezagunak Diren Esperientzia Arloekin Zerikusia Dutenak.

4.1.1. Probaren Formatua.

MIKROTREBETASUNA

EGINKIZUNA

LEHENBIZIKO ZATIA (5 p.)

Ematen den informazio jakin batetik abiatuta, testuinguru komunikatiboa asmatzea (testuinguru komunikatiboko edozein elementuri buruz galdetuta: nor, non, nori, zeren bidez)

edo

testu baten zentzu orokorra harrapatzea

edo

testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea.

1. FORMATUA: 5 testu labur (bakoitzak 40 hitz izango ditu gutxi gorabehera).

PROZEDURA: 5 testuok irakurri eta proposatzen diren epigrafeekin edo marrazkiekin lotu (bi distraigarri). a b c aukeren artean hautatu.

2. FORMATUA: 5 paragrafoko testu bat (paragrafo bakoitzak 40 hitz gutxi gorabehera).

PROZEDURA: testuaren 5 paragrafoak irakurri eta proposatzen diren laburpen-epigrafeekin lotu (bi distraigarri).

BIGARREN ZATIA (5 p.)

Ideia nagusiak harrapatzea

edo

testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea.

1. FORMATUA: 5 testu labur (bakoitzak 40 hitz izanen ditu gutxi gorabehera).

PROZEDURA: 5 testuak irakurri eta proposatzen diren esaldiekin edo marrazkiekin lotu (bi distraigarri).

a b c aukeren artean hautatu.

2. FORMATUA: 5 paragrafoko testu bat (paragrafo bakoitzak 40 hitz gutxi gorabehera).

PROZEDURA: testuaren 5 paragrafoak irakurri eta proposatzen diren laburpen-esaldiekin lotu (bi distraigarri).

3. FORMATUA: 5 galderako elkarrizketa (250 hitz inguru). Galderak eta erantzunak + distraigarri bat bereiz aurkeztuko dira.

PROZEDURA: testua irakurri eta berregin.

HIRUGARREN ZATIA (5 p.)

Testu baten xehetasunak bereiztea

edo

testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea.

FORMATUA: testu bat, gehienez 300 hitzekoa.

PROZEDURA: testua irakurri honetarako:

–Itema egia/gezurra den adierazi + justifikazioa, bidezkoa den esaldia aipatuz (6 hitz gehienez).

–Galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea (erantzunean 6 hitz gehienez).

–a, b, c aukeren artean hautatu.

4.2. Ahozko ulermena.

Izangaiak gauza izan behar du ahozko testu labur, argi eta errazen zentzu orokorra, funtsezko informazioa eta alderdi nagusiak ulertzeko. Testuok ahoz nahiz baliabide teknikoen bidez (telefonoa, irratia eta abar) transmititu eta geldiro ahoskatuko dira, erregistro formalean nahiz neutroan, betiere baldin entzuteko baldintzak onak badira eta mezua distortsionatua ez badago. Maiz erabiltzen diren esaldi eta esamoldeak izango dira, izangaiarentzat bereziki ezagunak diren esperientzia arloekin zerikusia dutenak.

4.2.1. Probaren formatua.

EGINKIZUNA

MIKROTREBETASUNA

EGINKIZUNA

LEHENBIZIKO ZATIA (5 p.)

testu baten zentzu orokorra harrapatzea.

FORMATUA: 5 testu labur, bakoitza 20’’ ingurukoa (edo testu gutxiago, guztira antzeko iraupena dutenak).

PROZEDURA testuak bi aldiz entzun eta proposatzen diren epigrafeekin edo marrazkiekin lotu (bi distraigarri).

Testu bakoitzean a b c aukeren artean hautatu.

BIGARREN ZATIA (5 p)

Testuinguru komunikatiboa identifikatzea:

–Esplizitua.

–Inplizitua.

(Testuinguru komunikatiboaren edozein elementuri buruz galdetuko da: nor, zertarako, non, nori, zeren bidez).

FORMATUA: 5 testu labur, bakoitza 20’’ ingurukoa (edo testu gutxiago, guztira antzeko iraupena dutenak).

PROZEDURA: testuak bi aldiz entzun eta proposatzen diren epigrafeekin edo marrazkiekin lotu (bi distraigarri).

Testu bakoitzean a b c aukeren artean hautatu.

HIRUGARREN ZATIA (5 p)

Testu baten xehetasun edo ideia nagusiak identifikatzea.

FORMATUA: ahozko testu bat edo batzuk, guztira 2’ ingurukoak.

PROZEDURA: audio testua bi aldiz entzun eta:

–a, b, c aukeren artean hautatu.

–Informazioa transferitu: taula edo testu bat osatu 4 hitzekin gehienez.

–Galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea (erantzunean 4 hitz gehienez).

4.3. Idatzizko adierazpena.

Izangaiak gauza izan behar du testu labur eta egitura errazekoak idazteko erregistro neutro batean, kohesio baliabideak eta ortografiarako zein puntuaziorako arau oinarrizkoenak erabiliz. Testuok eguneroko bizitzako ohiko eginkizun errazei buruzkoak izango dira, izangaiarentzat ohikoak edo ezagunak diren gaiei buruzko informazio truke erraz eta zuzena egitea besterik eskatzen ez dutenak. Norberaren proiektuei, iraganari eta inguruneari buruzko kontuak modu errazean ematen jakin behar du, baita norberaren berehalako beharrei buruzkoak ere.

4.3.1. Probaren formatua.

–1. eginkizuna.

TESTU MOTA

Gutun pertsonala edo mezu labur, ohar, gonbidapen edo gutun bati egin beharreko erantzuna

LUZERA

50 eta 70 hitz bitarte (euskaraz 35 eta 50 bitarte)

PUNTUAZIOA

10 p

–2. eginkizuna.

TESTU MOTA

Testu kontestualizatu bat, narrazio eta/edo azalpen bat duena

LUZERA

100 eta 120 hitz bitarte (euskaraz 70 eta 90 bitarte)

PUNTUAZIOA

10 p

Izangaiak sortu beharreko testuak eguneroko gai orokorrei buruzkoak izango dira (68/2018 FDn bilduak).

4.3.2. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Eraginkortasun komunikatiboa.

Izangaiak testu bat irakurtzeko duen erraztasunari dagokio, hots, berriz irakurri behar ote den edo mezua argi eta behar bezala transmititzen ote den.

b) Egokitasuna.

Hots:

–Eginkizunari heldu ote zaion, hau da, zehaztutako puntuak garatu ote diren.

–Testua sortzeko finkatu den hitz kopurua edo luzera errespetatu ote den.

–Eskatutako formatuaren arabera egin ote den (gutuna, ohar informala, narrazioa, etab.).

–Erregistroa hartzailearen, helburuaren eta egoeraren araberakoa den, bai lexikoari, bai egiturei dagokienez.

–Edukia proposaturiko gaiaren araberakoa ote den.

c) Koherentzia.

Testuaren egitura semantikoari dagokio, hala informazioaren eta ideien antolaketari buruz, nola diskurtso-lerroa mantentzeko moduari buruz (sarrera, garapena eta bukaera).

d) Kohesioa.

Informazioaren, ideien eta diskurtso-lerroaren antolaketa sintaktikoari dagokio.

Kohesioa esaldiak eta paragrafoak osatu eta lotzeko moduan islatzen da. Horretarako hauek erabil daitezke:

–Lokailu logiko eta kronologikoak, hala esaldiak lotzeko, nola paragrafoak lotzeko.

–Erreferenteak adierazteko baliabideak erabiltzea (izenordainak, deiktikoak, lexiko-kateak, denboraren sekuentziazioa, etab).

–Puntuazio zeinuen erabilera egokia.

e) Zuzentasuna:

Gramatikaren, lexikoaren eta ortografiaren erabilera egokiari dagokio.

f) Aberastasuna.

Erabilitako informazioaren, lexikoaren eta egituren aniztasunari eta zehaztasunari dagokie, egoera komunikatiboak eskatzen duen heinean eta gaitasun mailaren arabera.

Garrantzitsuena mezua modu eraginkorrean transmititzea da. Lexikoaren eta gramatikaren ezaugarriak baloratzen dira irakurleak mezua aiseago ulertzeko lagungarriak diren heinean.

4.4. Ahozko adierazpena.

Izangaiak ahozko testu laburrak sortzeko gauza izan behar du, bai aurrez aurreko komunikazioan nola telefonoz nahiz beste baliabide teknikoen bidez, erregistro neutro batean, eta modu ulergarrian komunikatzeko gauza ere, nahiz atzerriko doinua, etenak eta zalantzak bistakoak izan eta gauzak errepikatu, parafrasiak egin eta komunikazioa mantentzeko mintzakideen laguntza beharrezkoa izan. Eginkizunak errazak eta ohikoak izango dira, izangaiarentzat ohikoak eta ezagunak diren kontuei buruzko informazio-truke erraz eta zuzenak besterik eskatzen ez dutenak. Izangaiak, modu errazean, bere esperientzia eta proiektuak azaltzeko gauza izan beharko du, baita bere berehalako beharrei buruzkoak ere.

4.4.1. Probaren formatua.

–Proba bikoteka egingo da, BI aztertzaileren aurrean, eta grabatu egingo da. Bikoteko kide bat proba egitera joaten ez bada, bikote berriak egingo dira edo hirunaka bilduko dira.

–Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba egingo den gelan sar daitezen.

FASEA

DENBORA

1.–Aurkezpena

30”

2.–Bakarrizketa

Prestatzea: 60” (izangai bakoitzarentzat) Bakarrizketa: 2’ - 3’ (izangai bakoitzarentzat)

3.–Interakzioa

Prestatzea: 60” Interakzioa: 3’-4’

4.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) Aurkezpen fasea:

–Izangaien nortasuna egiaztatuko da.

–Izangaiak elkarren parean eseriko dira, bien artean tarte egokia utziz.

–Izangaiek beren izen-abizenak esanez aurkeztuko dute beren burua. Fase hau ez da ebaluatuko eta izangaien ahotsa ongi entzuten dela ziurtatzeko eta izangai bakoitza grabazioan identifikatzeko balioko du.

b) Bakarrizketaren fasea:

Aztertzaileak ahoz emango ditu jarraibideak eta bakarrizketa egiteko oinarria den euskarria emango dio izangaiari. Euskarri hori A4 neurriko orri plastifikatu bat izango da, hiru gai idatzirik dituena, jorra daitezkeen atal eta guzti.

–Euskarria eskuetan duela, A izangaiak 30 segundo izango ditu prestatzeko. Prestaketa lan hori oharrik hartu gabe egingo da.

–Aztertzaileak hitz egiten hasteko agindua emango du.

–Izangai bakoitza bere buruaz mintzatuko da, jarritako gaien testuinguruan kokatuz. Proposatutako puntu guztiak jorratzen ahalko ditu edo gai gutxiago landu, baina informazio sakonagoa emanez.

–Izangaia 2 edo 3 minutuz arituko da solasean eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz egingo, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez bada nahikoa mintzatzen.

-A hautagaiaren solasaldiaren ondoren, aztertzaileak euskarri ezberdin bat emango dio B izangaiari eta, horrekin ere, berdin jokatuko da.

c) Interakzioaren fasea:

–Izangaiei euskarri bana emango zaie.

–Aztertzaileak ozen irakurriko du eginkizuna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, 30’’ utziko die banaka prestateko Elkarreraginaren funtsa elkarrizketa bat sortzea da, izangai bakoitzak rol ezberdin bat jokatuz.

–Prestatzeko denbora bukatuta, elkarreragina nork hasiko duen adieraziko du aztertzaileak (nahiz eta izangaiek dituzten euskarrietan ere horren berri emango den).

–Izangaien elkarreraginaren faseak 4 minutu iraungo du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz egingo, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez bada nahikoa mintzatzen.

4.4.3. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

a) Egokitasuna.

Honako hauei dagokie:

–Eginkizunari heldu ote zaion, hau da, zehaztutako puntuak garatu ote diren.

–Edukia proposaturiko gaiaren araberakoa ote den.

–Interakzioaren orduan erreakzio egokia izan ote duen, elkarrizketa hasi, sortu eta bukatzekorakoan edo, zerbait ulertzen ez badu, azalpenak eskatzerakoan.

–Testuinguru komunikatibo horretarako egokia den erregistroa eta intonazioa erabili ote dituen, hau da, solaskidearen ezaugarrien araberakoa eta solaskidearekin duen harremanaren araberakoa.

–Ezarritako iraupena errespetatu ote duen.

b) Koherentzia.

Ideiak eta informazioa modu logikoan antolatu ote diren, diskurtsoa ulerterraza izan dadin.

c) Etorria.

Erritmo aski erregularrari eutsiz jarduteko gaitasunari dagokio, duda-muda eta/edo etenaldi luzeekin komunikazioa ez eteteko moduan.

d) Zuzentasuna.

Egitura gramatikalen eta lexikoaren erabilera zuzenari eta soinuen ahoskatze egokiari dagokie.

e) Aberastasuna.

Erabilitako informazioaren, lexikoaren eta egituren aniztasunari eta zehaztasunari dagokie, egoera komunikatiboak eskatzen duen heinean eta gaitasun mailaren arabera.

Garrantzitsuena mezua modu eraginkorrean transmititzea da. Diskurtsoaren ezugarri formalak baloratzen dira entzuleak mezua aiseago ulertzeko lagungarriak diren heinean.

5.–Azkeneko oharrak.

5.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

Probako hizkuntza trebetasunen batean edo denetan lorturiko kalifikazioarekin ados ez badago, ikasleak, librea izan edo ofiziala izan, behar diren argibideak eska ditzake eta, beharrezkoa izanez gero, idatzizko erreklamazioa ere jartzen ahalko du. Horretarako, epe bat ezarriko da emaitzak argitaratzen direnetik hasita. Erreklamazioa proba egin zen eskolan berean aurkeztuko da.

Nolanahi ere, informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ikasleak matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendaritzara edo ikasketaburutzara jo beharko du.

5.2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.

Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo hipoakusia duten ikasleen behar berezietarako egokitu ahal izango da proba, denboraz eta bitartekoz.

Egokitzapenen bat behar duten ikasleek premia horiek adierazi beharko dituzte ikasketa burutzari zuzendutako idazki batean, eta haiek justifikatzeko, desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute. Eskaerak probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.

Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.

5.3. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete. Egiaztagiria aztertzaileari eskatuko zaio, ahozko edo idatzizko proba bukatutakoan.

6.–Aholkuak.

–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

–Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.

–Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

–Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.

–Idatzizko ariketako zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

4. ERANSKINA

Zehaztapenak B1 mailako proben izangaientzat

1.–Azterketaren helburua.

B1 mailako azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza-jardueretan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.

Izangaiaren gaitasun komunikatibo orokorra neurtuko da ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko daukan erraztasunean, baita ahoz eta idatziz adierazteko daukan erraztasunean ere. Horretarako bere hizkuntza ezagutzak erabili beharko ditu, baina baita soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoa eta funtzionalak ere.

2.–Izangaiak.

Honako hauek aurkeztuko dira probetara: azterketaren xedea den hizkuntzan gaitasun linguistiko orokorreko maila frogatzen duen ziurtapen akademikoa lortu nahi dutenak.

3.–Baldintzak.

Nahitaezko baldintza da Nafarroako hizkuntza eskola ofizial batean dagokion hizkuntzako B1 mailako izangai ofizial gisa edo izangai libre gisa matrikulatua egotea.

4.–Mailaren definizioa.

B1 mailak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B1 gaitasun mailaren ezaugarriak edukiko ditu.

Tarteko B1 mailaren irakaskuntzen helburua da ikasleak gaitzea ibili ahal izateko hizkuntza erabiltzen den herrialde batean sortzen ahal diren egoera gehienetan; beste hizkuntza bateko hiztunekin harreman pertsonal eta sozialak ezartzeko, bai aurrez aurre, baita bitarteko teknikoen bidez ere; eta hezkuntza inguruetan eta inguru okupazionaletan, non truke faktual lañoak gertatzen baitira.

Xede honekin, ikasleek hizkuntza eguneroko bizimoduko egoeretan eta hain arruntak ez diren egoeretan malgutasunez, erraztasunez eta zuzentasunez erabiltzeko gaitasunak eskuratu behar ditu, hezkuntzaren eremuan eta eremu pertsonal, publiko eta okupazionalean, ahozko eta idatzizko testu labur edo ertainak ulertu, sortu, beste norbaitekin sortu eta prozesatzeko, erregistro formal, informal edo neutro batean, eta hizkuntzaren barietate estandar batean. Testuok gai orokorrei, gaurkotasunekoei edo interes pertsonalekoei buruzkoak izango dira, eta egitura errazekoak izango dira, eta oso idiomatikoa ez den lexiko komun bat erabiliko dute.

5.–Izangaien betebeharrak.

–Azterketa-gelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena, aurkeztu beharko dute.

–Izangaiak puntualak izango dira, eta azterketa-gelan egongo dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.

–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin egiten ahal baitira).

–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

–Sakelako telefonoak eta beste edozein gailu elektroniko itzali beharko dira.

6.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

6.1. Azterketaren formatua.

Azterketak lau zati bereizi izango ditu:

PROBAK

PUNTUAZIOA

GUTXIENEZ

IRAUPENA

Azterketa idatzia

Irakurriaren ulermena

15 p

%60 (9 p)

45’

Ahozkoaren ulermena

15 p

%60 (9 p)

30’

Idazmena:

Produkzioa eta koprodukzioa

20 p

%60 (12 p)

75’

Ahozko azterketa

Ahozko adierazpena:

Produkzioa, koproduzkioa, bitartekotza

20 p

%60 (12 p)

20´ bi izangai

Irakurriaren ulermena, ahozkoaren ulermena eta idatzizko testuak bakarrik zein beste batekin sortzeko gaitasuna neurtzeko probak saio berean egingo dira. Bakarka zein beste norbaitekin sortzen den ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean egingo da. Proba bakoitza aparte egingo da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izango.

Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izango hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira, alegia, probaren puntuazioaren %60 gainditu beharko da.

Hori gorabehera, proba batean –bakarrik batean– %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago lortzen bada, puntuazioa gainerako probetan lortzen den notarekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio orokorra %60koa bada.

Izangai batek ohiko deialdian Ez-gai azken kalifikazioa lortzen badu, deialdi horretan gutxienez %60 batekin gainditzen den trebetasun bakoitzaren puntuazioa ikasturte bereko aparteko deialdirako mantenduko da eta izangaiak ohiko deialdian gainditu ez dituen trebetasunen probak egingo ditu bakarrik.

6.2. Gaiak.

Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gai hauetaz arituko dira:

1.–Norberaren identifikazioa.

2.–Etxebizitza, etxea eta ingurua.

3.–Eguneroko jarduerak.

4.–Familia eta adiskideak.

5.–Harreman pertsonalak eta sozialak.

6.–Lana eta zereginak.

7.–Hezkuntza eta ikasketak.

8.–Hizkuntza eta komunikazioa.

9.–Denbora librea eta aisia.

10.–Bidaiak eta oporrak.

11.–Osasuna eta zainketa fisikoak.

12.–Erosketak eta merkataritza jarduerak.

13.–Elikadura eta jatetxeak.

14.–Garraioa.

15.–Ondasunak eta zerbitzuak.

16.–Klima eta ingurune naturala.

17.–Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

6.3. Kalifikazioak.

Probaren emaitzari buruz ikasleei emango zaien informazio-orrian gai edo ez-gai kalifikazio orokorra jarriko da.

7.–Azterketako lau proben ezaugarriak.

7.1. Irakurriaren ulermena:

Izangaiak gauza izan behar du egile batek idatzi laburretan edo luzera ertainekoetan adierazten dituen puntu nagusiak, xehetasun azpimarragarrienak, iritzi eta jarrera agerikoak ulertzeko. Testuak argiak, ongi antolatuak eta hizkuntza estandarrean egindakoak izango dira, eta beren edukiak ohikoak diren gai orokorretako alderdi zehatzak, gaurkotasunekoak edo interes pertsonalekoak izango dira.

7.1.1. Probaren formatua.

EGINKIZUNA

MIKROTREBETASUNA

EGINKIZUNA

3 ZATI (15 p.)

Testu baten ideia nagusiak bereiztea

+

Testu baten xehetasunak bereiztea

+

Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea.

1. FORMATUA: 400 hitz arteko testua.

PROZEDURA: testua irakurri eta

–itema egia/gezurra den adierazi (+ justifikazioa: gehienez ere 6 hitz aipatu).

–a, b, edo c aukeren artean hautatu.

2. FORMATUA: 400 hitz arteko testu bat, 5 paragrafotan zatitua, edo guztira antzeko hedadura duten zenbait testu.

PROZEDURA: testuaren 5 paragrafoak irakurri eta paragrafoak laburtzen dituzten esaldi edo marrazkiekin lotu.

3. FORMATUA: 5 galderako elkarrizketa (400 hitz bitarte), zeinean bereiztu baitira galderak eta erantzunak (3 distraigarri).

PROZEDURA: galderak eta erantzunak irakurri eta lotu.

4. FORMATUA: 5 testu labur (bakoitzak 50 hitz izango ditu gutxi gorabehera).

PROZEDURA: 5 testuak irakurri eta a, b, edo c aukera hautatu.

5. FORMATUA: 400 hitz arteko testua.

PROZEDURA: testua irakurri eta

–Galdera ireki oso bideratu batzuk erantzutea (erantzunean 6 hitz gehienez).

–a, b, edo c aukeren artean hautatu.

–Itema egia/gezurra den adierazi (+ justifikazioa: gehienez ere 6 hitz aipatu).

6. FORMATUA: 400 hitz arteko testua; horretatik 5 elementu atera dira (hitzak, sintagmak edo perpausak).

PROZEDURA: Aukeren artean hautatu (3 distraigarri).

7.2. –Ahozkoaren ulermena:

Izangaiak gauza izan behar du hiztun baten ahozko testu labur edo luzera ertaineko baten zentzu orokorra, puntu nagusiak, xehetasunik garrantzizkoenak eta iritziak eta ageriko jarrerak ulertzeko. Testu horiek ongi egituratuta egongo dira, poliki edo abiadura ertainean eta argi ahoskatuak izango dira, eta ozen transmitituak izango dira, edo baliabide teknikoen bidez. Erabiliko den hizkuntzaren aldaera estandarra izango da. Solasaldien gaiak egunerokoak edo ezagunak izango dira, edo gaurkotasunekoak, bere esperientziekin eta interesekin lotutakoak. Azkenik, baldintza akustikoak onak izango dira, eta esandakoa berriz entzuteko modua egongo da, xehetasunak baieztatu ahal izateko.

7.2.1. Probaren formatua.

EGINKIZUN ZENBAKIA

MIKROTREBETASUNA

EGINKIZUNA

LEHEN ZATIA (5 p)

Testu baten esanahi orokorra, ideia nagusiak eta xehetasunak bereiztea.

FORMATUA: ahozko testu labur batzuk, guztira 3 minutu inguruko iraupenarekin.

PROZEDURA: audio testuak bi aldiz entzun eta

–proposatutako epigrafeekin lotzea (2 distraigarri).

–a, b, edo c aukeren artean hautatu.

BIGARREN ZATIA (5 p)

1. FORMATUA: ahozko 5 testu labur, guztira 3 edo 4 minutu inguruko iraupenarekin.

PROZEDURA: audio testuak bi aldiz entzun eta proposatzen diren esaldiekin lotu (2 distraigarri).

2. FORMATUA: ahozko testu bat edo gehiago, guztira 3 edo 4 minutu inguruko iraupenarekin.

PROZEDURA: audio testuak bi aldiz entzun eta

–a, b, edo c aukeren artean hautatu.

–Informazioa ematea: taula edo esaldiak osatu 4 hitzekin gehienez.

HIRUGARREN ZATIA (5 p)

FORMATUA: ahozko testu bat, 2-3 minutukoa, edo 5 testu labur, guztira luzera bera dutenak

PROZEDURA: audio testua bi aldiz entzun eta

–galdera ireki oso bideratu batzuei erantzutea (erantzunean 4 hitz gehienez).

–a, b, edo c aukeren artean hautatu.

–Informazioa ematea: taula edo esaldiak osatu 4 hitzekin gehienez.

7.3. Idatzizko adierazpena: produkzioa eta koprodukzioa.

Izangaiak gauza izan behar du eguneroko gaien edo interes pertsonaleko gaien gainean testu erraz eta kohesionatuak idazteko, haietan informazioa eskatuz edo emanez, istorioak kontatuz, esperientziak deskribatuz, gertaerak deskribatuz, benetakoak izan nahiz irudimenezkoak, sentimenduak, erreakzioak, nahiak eta aspirazioak adieraziz, iritziak laburki justifikatuz eta planak azalduz.

7.3.1. Probaren formatua.

–1. eginkizuna.

TESTU MOTA

Testu interaktiboa: lagun edo adiskideei informazioa emateko gutunak, edo produktuei, bidaiei, ikastaroei eta abarri buruzko berariazko informazioa eskatzeko gutunak, euskarri jakin batetik abiaturik (iragarkia, posta, postala, etab.)

LUZERA

100 eta 120 hitz bitarte (euskaraz 85 eta 100 bitarte)

PUNTUAZIOA

10 p

–2. eginkizuna.

TESTU MOTA

Sormen testua: testuinguruan kokatutako testu bat, narrazio eta/edo deskribapen bat duena: gutunak, txostenak, eguneroko batean idatzitako oharrak, etab.

LUZERA

150 eta 180 hitz bitarte (euskaraz 125 eta 150 bitarte)

PUNTUAZIOA

10 p

7.3.2. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Eraginkortasun komunikatiboa.

testua oztoporik gabe irakurtzea. Testua erraz irakurtzen da eta ez da beharrezkoa berriz irakurtzea. Mezua ongi transmitituta dago. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.

–Egokitasuna eta koherentzia.

Eginkizunaren helburu komunikatibo aski informazio kalitatezkoarekin betetzea (egokitasuna, nabarmentasuna, anbiguotasunik eta errepikapenik eza), eta kontsigna betetzea (erregistroa, formatua, luzera eta puntuen garapena).

Informazioa eta argudioak ongi antolatzea. Diskurtso-lerroa eraginkorki mantentzea.

–Kohesioa.

Testuaren antolamendu sintaktiko zuzena, esaldiak eta paragrafoak argi kateatzea, erreferentzia-mekanismoa zuzen erabiliz: deiktikoak, izenordeak, lexikoa, aditzaren koherentzia, generoaren eta numeroaren komunztadura, puntuazioa, lokailuak eta abar.

–Zuzentasuna.

Gramatikaren, lexikoaren eta ortografiaren erabilera egokia.

–Aberastasuna.

Erabilitako informazioaren, lexikoaren eta egituren aniztasuna eta zehaztasuna, egoera komunikatiboak eskatzen duen heinean eta gaitasun mailaren arabera.

7.4. Ahozko adierazpena: produkzioa, koprodukzioa eta bitartekotza.

Izangaiak gauza izan behar du ahozko testu laburrak edo luzera ertainekoak produzitzeko, bakarka edo beste norbaitekin. Testuak ongi antolatuak eta testuinguruari egokiak izango dira. Edukiak eguneroko gaiak izango dira, ohikoak edo interes pertsonalekoak. Izangaiak diskurtsoaren haria aski zuzentasun eta etorriarekin mantentzeko gauza izan behar du, ahoskera argiarekin, nahiz eta batzuetan kanpoko azentua edo planifikazio sintaktiko edo lexikoa egiteko etenaldiak nabarmenak izan, edo esandakoa beste modu batez esateko edo solaskideak arazoren bat dagoela esaten duenean okerrak zuzentzeko egindako etenaldiak (interakzioari eusteko nolabaiteko lankidetza behar denean) agerikoak badira ere.

Xede-hizkuntzako edo beste hizkuntza batzuetako hiztunen arteko bitartekotza egiteko gauza izan behar du, ohiko eguneroko gaiei edo interes pertsonaleko gaiei lotutako informazio truke errazak gertatzen diren ohiko egoeretan.

7.4.1. Probaren formatua.

Proba bikoteka egingo da, edo hirunaka, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatu egingo da. Izangai bakarra badago, aztertzaileetako batek bikotearen papera egingo du koprodukziorako eta bitartekotza egiteko.

Txanda iristen denean, aztertzaile batek deituko die proba egingo den gelan sar daitezen.

Bi eginkizunetarako prestaketa proba egingo den ikasgela berean egingo da, aztertzaileen aurrean.

–1. zeregina: produkzioa.

HELBURUA

Gai bati buruzko adierazpena, zeinean izangaiak, proposatu diren galderen bitartez, egoerak lotuko baititu bere esperientzia pertsonalarekin, alderatuko ditu bi egoerak, oro har, iraganeko testuingur batekin alderatu eta hipotesiak egin edo egoera idealak adieraziko baititu

PRESTAKUNTZA

Minutu 1 (proposatu diren bi gaien artean aukeratzeko eta galderak irakurtzeko)

ADIERAZPENA

3-4 minutu izangai bakoitzarentzat

–2. zeregina: koprodukzioa eta bitartekotza.

HELBURUA

Elkarrizketa bati ekitea bi paper bereizirekin, euskarrian proposatzen den egoerari buruzko adostasun batera heltzeko asmoz (koprodukzio lana). Bitartekotza lanerako izangai bakoitzak, bere euskarrian, berariazko informazioa dauka bi alderdietako bati buruz. Elkarrizketan zehar alderdi hori ukitzen denean, izangai bakoitzak xehe-mehe adieraziko du informazioa, puntu nabamenak azpimarratuko ditu eta eskatzen zaizkion argibideak emango ditu (bitartekotza lana)

PRESTAKUNTZA

4 minutu (aldi berean baina banaka)

ELKARRIZKETA

5-6 minutu bi izangaientzat (8-9 hiru badira)

7.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) Harrera:

–Aztertzaile batek esango die izangaiei non eseri behar diren, eta eskatuko die beren burua identifikatzeko argazkia daukan dokumentu baten bidez.

–Aztertzaileak galdetuko die bertaratu direla justifikatzen duen agiririk behar ote duten (hasi baino lehen edo amaitzean).

b) Ahozko ekoizpena:

–Aztertzaileak ahoz emango ditu jarraibideak eta ahozko adierazpena egiteko oinarria diren bi euskarri emango dizkio A izangaiari, gai desberdinei buruzkoak. Euskarri hori A4 neurriko orri plastifikatu bat izango da; bi argazki izango ditu eta 4 galdera.

–Euskarria eskuetan duela, A izangaiak minutu bat izango du aukeratu eta prestatzeko. Oharrak hartzen ahalko ditu.

–Aztertzaileak hasteko agindua emango du.

–A izangaiak, lehenik hitz egin behar duenak, ahozko adierazpena garatuko du argazkiei erreferentzia eginez (deskribatu gabe) eta euskarrian dauden 4 galderei erantzunez.

–A izangaia 3 edo 4 minutuz arituko da solasean eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz egingo, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez bada nahikoa mintzatzen.

–A izangaiak ahozko adierazpena amaitu eta gero, aztertzaileak B izangaiari beste bi euskarri emango dizkio bere ahozko adierazpena prestatzeko, eta lehengo urratsak errepikatuko dira.

c) Koprodukzioa eta ahozko bitartekotza:

–Aztertzaileak jarraibideak emango dizkie bi izangaiei, ahoz, eta azalduko die 4 minutu dauzkatela prestatzeko (aldi berean baina bakarka), eta oharrak hartzen ahal dituztela.

–Aztertzaileak ozen irakurriko du eginkizunaren kontsigna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, bakoitzari bere euskarria emango die. Euskarri hori txartel bat izango da, gaia, kontsigna eta elkarrizketaren alderdiak zeintzuk izango diren esaten duena. Bitartekotza lanerako izangai bakoitzak, bere euskarrian, berariazko informazio gehigarria dauka, argi seinalatuta.

–Prestatzeko denbora bukatuta, interakzioa nork hasiko duen adieraziko du aztertzaileak (euskarrietan ere horren berri ematen da).

–Bi izangaiek elkarrizketa bati emango diote hasiera, euskarrian proposatzen den egoerari buruzko adostasun batera heltzeko asmoz (koprodukzio lana). Bitartekotza lanerako izangai bakoitzak, bere euskarrian, berariazko informazioa dauka koprodukzioaren gaiaren bi alderdietako bati buruz. Elkarrizketan zehar alderdi hori ukitzen denean, izangai bakoitzak xehe-mehe adieraziko du informazioa, puntu nabamenak azpimarratuko ditu eta eskatzen zaizkion argibideak emango ditu (bitartekotza lana). Izangai bakoitza saiatuko da eginkizunaren denboraren erdian parte hartzen, eta denbora horretan koprodukzioari eta bitartekotzari jaramon egiten. B izangaiak amaiera emango dio elkarrizketari.

–Izangaien elkarreraginaren faseak 5-6 minutu iraungo du eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz egingo, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator edo iii) ez bada nahikoa mintzatzen.

7.4.3. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Testua ongi hedatzen da, zaratarik gabe. Mezua ongi transmitituta dago. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.

–Egokitasuna eta koherentzia.

Eginkizunaren helburu komunikatibo aski informazio kalitatezkoarekin betetzea (egokitasuna, nabarmentasuna, anbiguotasunik eta errepikapenik eza), eta kontsigna betetzea.

Informazioa eta argudioak ongi antolatzea.

Bitartekotza. Jasotako informazioa transmititzeko eta testuinguru berri batean hartzaileak ulertu ahal izan dezan egokitzeko gaitasuna.

–Etorria.

Erritmo aski erregularrari eutsiz jarduteko gaitasuna, duda-muda eta/edo etenaldi luzeekin komunikazioa ez eteteko moduan.

–Zuzentasuna.

Egitura gramatikalen eta lexikoaren erabilera zuzena eta soinuen ahoskatze egokia.

–Aberastasuna.

Erabilitako informazioaren, lexikoaren eta egituren aniztasuna eta zehaztasuna, egoera komunikatiboak eskatzen duen heinean eta gaitasun mailaren arabera.

8.–Azkeneko oharrak.

8.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

Probaren trebetasunen batean edo guztietan lortutako kalifikazioarekin desadostasunik bada, ikasleak –ofiziala izan edo libre izan– berraztertzeko eskatzen ahalko du behar diren argibideekin. Emandako argibideekin ados ez badago, idatzizko erreklamazio bat egiten ahalko du. Erreklamazioa proba egin den eskolan egingo da, aurreikusitako epeen barruan, azterketa bakoitzaren kalifikazioa argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ikasleak matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendaritzara edo ikasketaburutzara jo beharko du, indarreko araudiari buruzko informazioa eman diezaioten.

8.2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak:

Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo hipoakusia duten ikasleen behar berezietarako egokitu ahal izango da proba, denboraz eta bitartekoz.

Egokitzapenen bat behar duten ikasleek premia horiek adierazi beharko dituzte ikasketa burutzari zuzendutako idazki batean, eta haiek justifikatzeko, desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute. Eskaerak probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.

Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.

8.3. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.

9.–Aholkuak.

–Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

–Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.

–Irakurri arretaz jarraibide guztiak.

–Lasai egotea eta jarraibideei arretaz erreparatzea garrantzizkoa da, batez ere ahozko ulermenaren proban.

–Idatzizko ariketako zereginei heldu baino lehen, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

7. ERANSKINA

Zehaztapenak B2 mailako proben izangaientzat

1.–Azterketaren helburua.

B2 mailako azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako hizkuntza jarduera nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.

Izangaiaren gaitasun komunikatibo orokorra neurtuko da ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko daukan erraztasunean, baita ahoz eta idatziz adierazteko daukan erraztasunean ere. Horretarako bere hizkuntza ezagutzak erabili beharko ditu, baina baita soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak eta funtzionalak ere.

2.–Izangaiak.

Honako hauek aurkeztuko dira probetara: azterketaren xedea den hizkuntzan gaitasun linguistiko orokorreko maila frogatzen duen ziurtapen akademikoa lortu nahi dutenak.

3.–Baldintzak.

Nahitaezko baldintza da Nafarroako hizkuntza eskola ofizial batean B2 mailako izangai ofizial edo izangai libre gisa matrikulatua egotea, dagokion hizkuntzan.

4.–Mailaren definizioa.

B2 mailak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren B2 gaitasun mailaren ezaugarriak edukiko ditu.

B2 mailako irakaskuntzen helburua da ikasleak gaitzea hizkuntza erabiltzen den tokietan era independentean bizitzeko; beste hizkuntza batzuetako hiztunekin harreman pertsonalak eta sozialak garatzeko, bai aurrez aurre eta bai baliabide teknikoen bidez; goi mailakoaren aurreko hezkuntza eremu batean ikasteko, edo behar den eraginkortasunez jardutea inguru okupazional batean, lankidetza edo negoziazioa eskatzen duten egoeretan, inguru horretako ohiko gorabeherei buruz.

Horretarako, ikasleek hizkuntza behar adinako etorriarekin eta naturaltasunarekin erabili ahal izateko behar dituen gaitasunak eskuratuko ditu, komunikazioa aparteko ahaleginik gabe gerta dadin, bai ohiko egoeretan, baita apur bat espezifikoago eta nahasiagoak direnetan ere, sortu, beste batzuekin batera sortu eta prozesatu ahal izateko ahozko eta idatzizko testuak, gai orokorren alderdi abstraktuei eta zehatzei buruz, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremuko gaiei buruz, erregistro, hizkuntza estandarraren estilo eta azentu askotarikoak eta egitura ugari eta konplexuak dituen hizkera erabiliz; eta erabilera arrunteko adierazpen idiomatikoak dituen errepertorio lexiko batekin, esanahiaren xehetasunak atzemateko eta adierazteko aukera ematen duena.

5.–Izangaien betebeharrak.

–Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena, aurkeztu beharko dute.

–Izangaiak puntualak izango dira, eta azterketa-gelan egongo dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.

–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin egiten ahal baitira).

–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

–Sakelako telefonoak eta beste edozein gailu elektroniko itzali beharko dira.

6.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

6.1. Azterketaren zatiak.

–Azterketak lau zati bereizi ditu:

PROBA

PUNTUAZIOA

GUTXIENEZ

IRAUPENA

Azterketa idatzia

Irakurriaren ulermena

20 puntu

%60 (12 p)

1 h

Ahozkoaren ulermena

20 puntu

%60 (12 p)

45’ gutxi gorabehera

Adierazpen idatzia: produkzioa eta koprodukzioa

20 puntu

%60 (12 p)

1h 45’

Ahozko azterketa

Ahozko adierazpena: produkzioa, koprodukzioa eta bitartekotza

20 puntu

%60 (12 p)

25’ (bi izangaiak)

Irakurriaren ulermena, ahozkoaren ulermena eta idatzizko adierazpena neurtzeko probak saio berean egingo dira. Ahozko adierazpenaren proba beste saio batean egingo da.

Proba bakoitza aparte egingo da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izango.

Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izango hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira, alegia, probaren puntuazioaren %60 gainditu beharko da.

Hori gorabehera, proba batean –bakarrik batean– %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago lortzen bada, puntuazioa gainerako probetan lortzen den notarekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio orokorra %60koa bada.

Izangai batek ohiko deialdian Ez-gai azken kalifikazioa lortzen badu, deialdi horretan gutxienez %60 batekin gainditzen den trebetasun bakoitzaren puntuazioa ikasturte bereko aparteko deialdirako mantenduko da eta izangaiak ohiko deialdian gainditu ez dituen trebetasunen probak egingo ditu bakarrik.

6.2. Gaiak.

Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gai hauetaz arituko dira:

–Pertsona eta objektuen deskribapena.

–Hezkuntza eta ikasketak.

–Denbora eta espazioa.

–Lana eta ekintzailetza.

–Egoerak, ekitaldiak eta gertaerak.

–Ondasun eta zerbitzuak.

–Jarduerak, jardunbideak eta prozesuak.

–Zientzia eta teknologia.

–Hizkuntza eta kulturen arteko komunikazioa.

–Historia eta kultura.

–Harreman pertsonalak, sozialak, akademikoak eta profesionalak.

6.3. Kalifikazioak.

Probaren emaitzari buruz ikasleei emango zaien informazio-orrian gai edo ez-gai kalifikazio orokorra jarriko da.

7.–Azterketako lau proben ezaugarriak.

7.1. Irakurriaren ulermena.

Izangaiak gauza izan behar du aise ulertzeko, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak diren testuetan, egile baten iritziak eta jarrerak, bai inplizituak, baita esplizituak ere, bere hitzen zentzu orokorra, informazio funtsezkoa, puntu garrantzizkoenak, eta xehetasun azpimarragarrienak. Testuotako gaiak askotarikoak izango dira, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, erabilera arrunteko adierazpen idiomatikoak dituen hizkuntzaren aldaera estandarren batean, betiere zati zailenak berriz irakurtzen ahal badira.

7.1.1. Probaren formatua.

ZEREGINAK

MIKROTREBETASUNA

HAUTATUTAKO ZEREGINA

LEHEN ZEREGINA

7 puntu

BIGARREN ZEREGINA

7 puntu

HIRUGARREN ZEREGINA

7 puntu

–Testu baten ideia nagusiak bereiztea.

–Testu baten xehetasunak bereiztea.

–Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea.

–Iritziak atzematea, bai inplizituak, baita esplizituak ere.

–Testuinguruan hitz baten esanahia ondorioztatzea.

–Testuingurua ikusita testuaren elementuak aurreratzea.

1. FORMATUA: 700 hitz arteko testua.

PROZEDURA: testua irakurri eta honelako 7 item-i erantzutea:

–Aukera egokia (a, b, c) hautatu erantzuteko.

–Galdera ireki batzuk erantzutea.

2. FORMATUA: 700 hitz arteko testu bat, 7 paragrafotan zatitua, edo guztira antzeko hedadura duten 7 testu.

PROZEDURA: paragrafoak edo testuak irakurri eta haiek laburtzen dituzten esaldiekin lotu (3 distraigarri).

3. FORMATUA: 700 hitz arteko testua, non galderak eta erantzunak bereizita dauden.

PROZEDURA: galderak eta erantzunak irakurri eta lotu (3 distraigarri).

4. FORMATUA: 700 hitz arteko testua; horretatik 7 elementu atera dira (sintagmak edo perpausak).

PROZEDURA: testua irakurri eta osatu proposatutako elementuekin (3 distraigarri).

5. FORMATUA: 700 hitz arteko testua; horretatik 7 elementu atera dira (hitzak).

PROZEDURA: Testua irakurri eta osatzea proposatutako elementuekin (halakorik balego, item, distraigarri eta adibidearen artean 20 elementu gehienez).

7.2. Ahozko ulermena.

Izangaiak gauza izan behar du ulertzeko, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak diren ahozko testuetan, hiztunen iritziak eta jarrerak, bai inplizituak, baita esplizituak ere, bere hitzen zentzu orokorra, informazio funtsezkoa, puntu garrantzizkoenak, eta xehetasun azpimarragarrienak. Gaiak askotarikoak izango dira, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, abiadura normalean ahoskatuta, hizkuntzaren aldaera estandarren batean, edozein kanalaren bidez, are entzuteko baldintzak onak ez direnean ere.

7.2.1. Probaren formatua.

ZEREGINAK

MIKROTREBETASUNA

HAUTATUTAKO ZEREGINA

HIRU EGINKIZUN

20 puntu

–Esanahi orokorra ulertzea.

–Ideia nagusiak ulertzea.

–Testu baten xehetasunak ulertzea.

–Iritziak eta jarrerak atzematea, inplizituak, baita esplizituak ere.

FORMATUA: ahozko dokumentu bat edo gehiago, guztira 5 minutuko gehieneko iraupenarekin.

PROZEDURA: dokumentuak bi aldiz entzun eta gutxienez honelako 5 item:

–Galdera ireki batzuei erantzutea.

–a, b, c aukeren artean hautatu.

–Informazioa transferitzea: taula, zerrenda edo esaldia osatzea.

–Ahozko dokumentuak proposatutako epigrafeekin lotzea (2 distraigarri).

7.3. Adierazpen idatzia: produkzioa eta koprodukzioa

Izangaiak gauza izan behar du, euskarria zein den alde batera utzita, luzera aski duten testu idatziak sortzeko, bakarka eta beste norbaitekin. Testuak ongi antolatuak izango dira eta xehetasun aski izango dute. Testuotako gaiak askotarikoak izango dira, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, eta horiek idazteko hizkuntza idatziaren baliabide linguistiko askotarikoak egoki erabiliko dira, erregistroa eta estiloa egoera komunikatiboarekin eraginkorki egokituz.

7.3.1. Probaren formatua.

–1. zeregina: testu pertsonala.

HELBURUA

Informazio pertsonala, emozioak, gertaerak, esperientziak eta ikuspuntuak transmititzea, informazioa eskatzea, zerbitzu bat erreklamatzea edo balioestea, mezua egoera komunikatiboari eta hartzaileari egokituz

TESTU MOTA

Gutunak, txostenak, eguneroko batean idatzitako oharrak, blog baterako ekarpenak, posta elektronikoa, etab.)

LUZERA

200 eta 250 hitz bitarte (euskaraz 170 eta 210 bitarte)

PUNTUAZIOA

10 puntu

–2. zeregina: Testu formala.

HELBURUA

Iritziak adieraztea, argudio bat garatzea, ikuspuntu zehatz baten aldeko edo aurkako arrazoiak emanez, eta honako eginkizun hauek egitea, hainbat aukeraren abantailak eta desabantailak azalduz: eskerrak ematea, erreklamatzea, argitasunak eskatzea, barkamena eskatzea, eta ikuspuntuak eraginkorki adieraztea

TESTU MOTA

Enpresa eta entitateentzako gutunak edo posta elektronikoak, egunkari bateko zuzendariarentzako gutunak, txostenak, erreklamazioak, auzoko edo ikastetxeko aldizkariko artikuluak, etab.

LUZERA

200 eta 250 hitz bitarte (euskaraz 170 eta 210 bitarte).

PUNTUAZIOA

10 puntu

7.3.2. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Testua oztoporik gabe irakurtzea. Testua erraz irakurtzen da eta ez da beharrezkoa berriz irakurtzea. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.

–Egokitasuna eta koherentzia.

Eginkizunaren helburu komunikatibo aski informazio kalitatezkoarekin betetzea (egokitasuna, nabarmentasuna, anbiguotasunik eta errepikapenik eza), eta kontsigna betetzea (erregistroa, formatua, luzera eta puntuen garapena).

Informazioa eta argudioak ongi antolatzea. Diskurtso-lerroa eraginkorki mantentzea.

–Kohesioa.

Testuaren antolamendu sintaktiko zuzena, esaldiak eta paragrafoak argi kateatzea, erreferentzia-mekanismoa zuzen erabiliz: deiktikoak, izenordeak, lexikoa, aditzaren koherentzia, generoaren eta numeroaren komunztadura, puntuazioa, lokailuak eta abar.

–Lexikoa.

Hiztegia zuzen, zehatz eta egoki erabiltzea.

Morfosintaxia.

Egitura gramatikalak zuzen, zehatz eta egoki erabiltzea.

7.4. Ahozko adierazpena: produkzioa, koprodukzioa eta bitartekotza.

Izangaiak gauza izan behar du sortzeko eta beste norbaitekin batera sortzeko, kanala zein den alde batera utzita, ahozko testu argi eta xeheak, aski luzeak, ongi antolatuak eta solaskidearentzako eta helburu komunikatibo espezifikorako egokiak, interes orokorrekoak, edo norberaren intereseko edo espezializazio eremukoak, estilo eta erregistro estandarretan, ahoskera argi eta naturalarekin, eta aski berezkotasun, etorri, eta zuzentasunarekin; horrela, eraginkorki komunikatzen ahalko da, nahiz eta oraindik elkar ulertzea eagozten duen okerren bat egin noizean behin, betiere egindako okerrez kontzientea dela eta zuzentzen dituela.

Izangaiak gauza izan behar du ahoz jakinarazteko, laburpen edo egokitzapen baten bidez, kontzeptuz eta egituraz konplexuak diren testu idatzien edo ahozkoen edukien zentzu orokorra, funtsezko informazioa, puntu nagusiak, xehetasun garrantzitsuenak eta iritzi eta jarrera inplizitu zein esplizituak, alderdi abstraktukoak zein zehatzetakoak izan, orokorrak zein norberaren interesekoak edo espezialitatekoak izan, baldin eta testuak ongi antolatuta eta hizkuntzaren aldaera estandar batean sortuta badaude, eta atal zailak berriro irakurtzeko aukera badago edo esandakoa berriro entzutea badago.

7.4.1. Probaren formatua.

–Proba bikoteka edo hirunaka egingo da, bi aztertzaileren aurrean, eta grabatu egingo da.

–Izangai bakarra badago, aztertzaileetako bat izango da solaskidea.

–Lehen lanaren prestaketa (produkzioa eta bitartekotza) azterketa-gelatik kanpo egingo da. Bigarren eginkizuna (koprodukzioa) azterketa-gelan egingo da, aztertzaileen aurrean.

–1. zeregina: produkzioa eta bitartekotza.

HELBURUA

Euskarri idatzi jakin batean emandako informazio esanguratsua prozesatu eta adierazpen labur baten bidez transmititzea, solaskidearen ulermenari egokituz, eta gaiari buruzko iritzia ematea egindako galdera batzuetatik abiaturik

EUSKARRIA

A4 orria 500 eta 700 hitzen arteko testu egiazko edo egokitutako batekin, eta fitxa bat jarraibide, gaiari buruzko 3 galdera eta oharrak hartzeko espazioarekin

Fitxan jarraibideak emango dira

PRESTAKUNTZA

20 minutu (azterketa-gela ez den gela batean)

ADIERAZPENA

4-5 minutu izangai bakoitzarentzat

–2. zeregina: koprodukzioa.

HELBURUA

Solas bati hasiera ematea (hainbat gertaeraren eta esperientziaren garrantzia nabarmenduz, eta ikuspuntuak argi defendituz, azalpen eta argudio egokiak emanez)

EUSKARRIA

A4 orria ukitu beharreko gai baten hainbat alderdirekin. Hauetako bi berdinak izango dira bi izangaientzat, beste bat desberdina izango da, eta azkekin, beste bat aukerakoa eta irekia

PRESTAKUNTZA

2 minutu (aldi berean baina banaka)

ELKARRIZKETA

5-6 minutu bi izangaientzat (8-9 hiru badira)

7.4.2. Fase bakoitzaren deskribapena:

a) 1. fasea: produkzioa eta bitartekotza.

–Laguntzaileak izangaiak eramango ditu prestaketa gelara. Izangaiek bi euskarriren artean aukeratuko dute. Euskarria testu bat (500-700 hitz) eta eginkizunaren jarraibideak eta produkzioaren galderak dituen fitxa bat izango da. Izangaiek oharrak hartzen ahalko dituzte bertan.

–Aukeraketa egin eta gero, laguntzaileak eraman egingo du baztertu den euskarria.

–Izangaiek 20 minutu dituzte lehen eginkizuna prestatzeko (testuaren informazioa transmititzea, informazio esanguratsua aukeratuz, berori parafraseatuz, laburtuz edo zabalagotuz, eta galderei erantzutea). Prestatzeko denbora horretan oharrak hartzen ahalko dira jarraibideen kopian. Ohar horiek erreferentzia izango dira izangaientzat epaimahaiaren aurreko adierazpenean, baina ez testua, laguntzaileek jasoko baitute prestaketa gelan.

–Prestaketa denbora amaitu eta gero, azterketa egiten duen epaimahaiaren irakasle batek izangaiak azterketa-gelara eramango ditu.

–Azterketa-gelan daudenean, solaskideak jarraibide hauek hartuko ditu aintzat:

–Izangaien nortasuna egiaztatuko du.

–Izangaiak elkarren parean esertzen direla ziurtatuko du, bien artean tarte egokia utziz.

–Izangaiei eskatuko die beren izen eta deiturekin aurkezteko, beren burua identifikatzeko eta aukeratutako gaia zein den esateko.

–Grabagailuak ongi funtzionatzen duela egiaztatzea.

–Solaskideak gogoraraziko ditu eginkizunaren jarraibideak eta A izangaiari esango dio bere adierazpena hasteko.

–Adierazpenak dirauen 4-5 minutuetan B izangaiak itxaron beharko du.

–A izangaiaren adierazpena amaitu eta gero, B izangaiarena hasiko da.

–Izangaiek kontuan hartu behar dute adierazpen-denbora era egokian banatu behar dutela, testuaren laburpenaren eginkizunerako eta galderei erantzuteko.

–A edo B izangaia solasean ari den bitartean, hau da, 4-5 minutuz, aztertzaileek ez dute hitz egingo, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator (ikus aztertzailearen jokabidearen gidoia).

b) 2. fasea: koprodukzioa.

Koprodukzio aldian, solaskideak jarraibide hauek hartuko ditu aintzat:

–Jarraibideak emango dizkie izangaiei, ahoz.

–Izangaien eskura jarriko du orri zuri bat, oharrak hartzeko aukera izan dezaten.

–Aztertzaileak ozen irakurriko du eginkizunaren kontsigna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, bakoitzari euskarri bat emango die.

–Prestatzeko denbora bukatuta (2 minutu), solaskideak A izangaiari hasteko eskatuko dio.

–Gehienez ere bost edo sei minutu (8-9 hirukoteak badira) iraungo duen izangaien interakzioa bitartean, aztertzaileek ez dute hitz egingo, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa kontsignarekin bat ez badator. (Ikus aztertzailearen jokabidearen gidoia).

7.4.3. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Diskurtsoaren etorria eta berezkotasuna; erraz ulertzen da, zaratarik gabe. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.

–Egokitasuna eta koherentzia.

Eginkizunaren helburu komunikatibo aski informazio kalitatezkoarekin betetzea (egokitasuna, nabarmentasuna, anbiguotasunik eta errepikapenik eza), eta kontsigna betetzea.

Informazioa eta argudioak ongi antolatzea.

Bitartekotza. Jasotako informazioa transmititzeko eta testuinguru berri batean hartzaileak ulertu ahal izan dezan egokitzeko gaitasuna.

–Kontrol fonologikoa.

Ahoskera, intonazioa eta erritmoa.

–Lexikoa.

Hiztegia zuzen, zehatz eta egoki erabiltzea.

–Morfosintaxia.

Egitura gramatikalak zuzen, aberats eta egoki erabiltzea, bai esaldian, baita testuaren barruan ere. Esaldien kateatze argia eta erreferentzia mekanismoak era eraginkorrean erabiltzea: deiktikoak, izenordeak, lexikoa, aditzaren koherentzia, generoaren eta numeroaren komunztadura, puntuazioa, lokailuak eta abar.

8.–Azkeneko oharrak.

8.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

Probaren trebetasunen batean edo guztietan lortutako kalifikazioarekin desadostasunik bada, ikasleak –ofiziala izan edo libre izan– berraztertzeko eskatzen ahalko du behar diren argibideekin. Emandako argibideekin ados ez badago, idatzizko erreklamazio bat egiten ahalko du. Erreklamazioa proba egin den eskolan egingo da, aurreikusitako epeen barruan, azterketa bakoitzaren kalifikazioa argitaratzen denetik hasita.

Nolanahi ere, informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ikasleak matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendaritzara edo ikasketaburutzara jo beharko du, indarreko araudiari buruzko informazioa eman diezaioten.

8.2. Premia bereziak dituzten pertsonentzako egokitzapena:

Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo hipoakusia duten ikasleen behar berezietarako egokitu ahal izango da proba, denboraz eta bitartekoz.

Egokitzapenen bat behar duten ikasleek premia horiek adierazi beharko dituzte ikasketa burutzari zuzendutako idazki batean, eta haiek justifikatzeko, desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute. Eskaerak probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.

Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.

8.3. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.

9.–Aholkuak.

Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.

Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.

Idatzizko ariketako zereginei heldu aurretik, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

10. ERANSKINA

Zehaztapenak C1 mailako proben izangaientzat

1.–Azterketaren helburua.

C1 mailako azterketa hau izangaiek helburu komunikatibo orokorretarako lau hizkuntza trebetasun nagusietan duten gaitasuna ebaluatzeko diseinaturiko proba batzuek osatzen dute.

Izangaiaren gaitasun komunikatibo orokorra neurtuko da ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko daukan erraztasunean, baita ahoz eta idatziz adierazteko daukan erraztasunean ere. Horretarako bere hizkuntza ezagutzak erabili beharko ditu, baina baita soziokulturalak, soziolinguistikoak, estrategikoak eta funtzionalak ere.

2.–Izangaiak.

Honako hauek aurkeztuko dira probetara: azterketaren xedea den hizkuntzan gaitasun linguistiko orokorreko maila frogatzen duen ziurtapen akademikoa lortu nahi dutenak.

3.–Baldintzak.

Nafarroako hizkuntza eskola ofizial batean C1 mailako ikasle ofizial gisa edo libre gisa matrikulatua egotea ezinbesteko baldintza da.

4.–Mailaren definizioa.

C1 mailak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (HEEEB) C1 gaitasun mailaren ezaugarriak izango ditu.

Maila honen helburua da ikasleak gaitzea eremu pertsonaleko eta publikoko egoera guztietan aritzeko, malgutasun eta zehaztasunez, ageriko ahaleginik gabe, eta hizkuntza-mentsak erraz gaindituz konpentsazio-estrategien bidez; halaber, ikasleak gaitzen ditu goi mailako ikasketak egiteko, alor akademikoko mintegietan eta proiektuetan ziurtasunez parte hartzeko edo eraginkorki komunikatzeko eremu profesionaleko jarduera espezifikoetan komunikatzeko.

Horretarako, ikasleek lortu behar dituzte hizkuntza erraztasun, malgutasun, eraginkortasun eta zehaztasun handiz erabiltzea ahalbidetzen duten gaitasunak, ahozko testu eta testu idatzi luzeak, egitura konplexukoak eta zehatzak, ulertzeko, bakarrik zein beste batzuekin sortzeko, prozesatzeko eta transmititzeko, alderdi abstraktukoak edo zehatzetakoak izan zein gai orokorrak edo espezializatuak izan; nahiz eta norberaren espezialitatetik kanpokoak izan, hizkuntzaren aldaera batean baino gehiagotan sortuak izan, egitura asko eta konplexuak eta adierazpide espezializatu, idiomatiko eta lagunartekoak dauzkan lexiko-errepertorio zabala izan, eta esanahi-ñabardura sotilak antzeman eta adierazteko moduan.

5.–Izangaien betebeharrak.

–Azterketako ikasgelan eskatutakoan, izangaiek ikastetxeko txartela, NANa, pasaportea edo haien nortasuna frogatzeko beste agiri bat, argazkia duena, aurkeztu beharko dute.

–Izangaiak puntualak izango dira, eta azterketa-gelan egongo dira deialdiaren ordutegia baino 15 minutu lehenago, deialdiko ordua azterketa egiten hasteko ordua baita.

–Izangaiek bolaluma urdina edo beltza erabiliko dute azterketa egiteko. Arkatzarekin edo ezabatzen ahal den tintarekin idatzitako probak ez dira zuzenduko (irakurle optikoaren orriko erantzunak izan ezik, haiek arkatzarekin egiten ahal baitira).

–Idazteko materialaz beste tresnarik ezin da eduki mahai gainean.

–Sakelako telefonoak eta beste edozein gailu elektroniko itzali beharko dira.

6.–Azterketaren ezaugarri orokorrak.

6.1. Azterketaren zatiak.

–Azterketak lau zati bereizi ditu:

  • Irakurriaren ulermena.
  • Ahozko ulermena.
  • Adierazpen idatzia: produkzioa eta koprodukzioa.
  • Ahozko adierazpena: produkzioa, koprodukzioa eta bitartekotza.

PROBA

PUNTUAZIOA

GUTXIENEZ

IRAUPENA

Azterketa idatzia

Irakurriaren ulermena

20 p

%60 (12 p)

1h 15’

Ahozkoaren ulermena

20 p

%60 (12 p)

45’ gutxi gorabehera

Idazmena: Produkzioa eta koprodukzioa

20 p

%60 (12 p)

2 h

Ahozko azterketa

Ahozko adierazpena: produkzioa, koprodukzioa eta bitartekotza

20 p

%60 (12 p)

30’ (3 izangai)

25’ (2 izangai)

Irakurriaren ulermena, ahozkoaren ulermena eta idatzizko adierazpena neurtzeko probak saio berean egingo dira. Ahozko adierazpena neurtzeko proba beste saio batean egingo da.

Proba bakoitza aparte egingo da, multzotan batu gabe (idatzia/ahozkoa), eta ez da proba baztergarririk izango.

Ikasle guztiek proba guztiak egin ditzakete; izan ere, ezein proba gainditzea ez da baldintza izango hurrengoak egin ahal izateko. Azterketa osoa gainditzeko eta, horrenbestez, ziurtagiria lortzeko, azterketa osatzen duten lau probak gainditu beharko dira.

Hori gorabehera, proba batean –bakarrik batean– %60 lortzen ez bada baina %50 edo gehiago lortzen bada, puntuazioa gainerako trebetasunetan lortzen den notarekin konpentsatzen ahalko da, baldin eta kalifikazio orokorra %60koa bada.

Izangai batek ohiko deialdian Ez-gai azken kalifikazioa lortzen badu, deialdi horretan gutxienez %60 batekin gainditzen den trebetasun bakoitzaren puntuazioa ikasturte bereko aparteko deialdirako mantenduko da eta izangaiak ohiko deialdian gainditu ez dituen trebetasunen probak egingo ditu bakarrik. Deskribatzaileak Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko (HEEEB) C1 mailaren arabera ulertu behar dira.

6.2. Gaiak.

Izangaiak ulertu edo sortu beharko dituen testuak gai hauetaz arituko dira:

–Pertsona eta objektuen deskribapena.

–Hezkuntza eta ikasketak.

–Denbora eta espazioa.

–Lana eta ekintzailetza.

–Egoerak, ekitaldiak eta gertaerak.

–Ondasun eta zerbitzuak.

–Jarduerak, jardunbideak eta prozesuak.

–Zientzia eta teknologia.

–Hizkuntza eta kulturen arteko komunikazioa.

–Historia eta kultura.

–Harreman pertsonalak, sozialak, akademikoak eta profesionalak.

6.3. Kalifikazioak.

Probaren emaitzari buruz ikasleei emango zaien informazio-orrian gai edo ez-gai kalifikazio orokorra jarriko da.

7.–Azterketako lau proben ezaugarriak.

7.1. Irakurriaren ulermena.

Izangaiak gauza izan behar du testu luze eta konplexuak irakurtzeko independentzia handi samarrarekin, irakurketaren estiloa eta abiadura testu eta xede desberdinetara egokituz eta erreferentzia iturri egokiak hautatuz, irakurketako hiztegi aktibo zabala izanik, nahiz eta maiz agertzen ez diren adierazpideekin zailtasunen bat izan.

7.1.1. Probaren formatua.

ZEREGINAK: 20 puntu

MIKROTREBETASUNA

HAUTATUTAKO ZEREGINA

LEHEN ZEREGINA

BIGARREN ZEREGINA

HIRUGARREN ZEREGINA

Testu baten ideia nagusiak bereiztea

edo

Testu baten xehetasunak bereiztea

edo

Testuaren egitura eta/edo zatien arteko lotura atzematea

edo

Iritziak eta jarrerak atzematea, inplizituak, baita esplizituak ere

edo

Testuinguruan hitz baten esanahia aurreratzea edo ondorioztatzea.

1. FORMATUA: 700 hitz arteko testua.

PROZEDURA: testua irakurri eta honelako 7 item-i erantzutea:

–Aukera egokia (a, b, c) hautatu erantzuteko.

–Galdera ireki oso bideratu batzuei erantzutea (erantzunean 8 hitz gehienez).

2. FORMATUA: 700 hitz arteko testu bat, 7 paragrafotan zatitua, edo guztira antzeko hedadura duten 7 testu.

PROZEDURA: paragrafoak edo testuak irakurri eta haiek laburtzen dituzten esaldiekin lotu (3 distraigarri).

3. FORMATUA: 700 hitz arteko testua, non galderak eta erantzunak bereizita dauden.

PROZEDURA: galderak eta erantzunak irakurri eta lotu (3 distraigarri).

4. FORMATUA: 700 hitz arteko testua; horretatik 7 elementu atera dira (hitzak, sintagmak edo perpausak).

PROZEDURA: testua irakurri eta osatu proposatutako elementuekin (3 distraigarri).

5. FORMATUA: 700 hitz arteko testua; horretatik 7 elementu atera dira (hitzak).

PROZEDURA: Testua irakurri eta osatzea elementu-bankuarekin (bankuan, item, distraigarri eta adibidearen artean 20 elementu gehienez).

7.2. Ahozko ulermena.

Izangaiak gai izan behar du honelako testuak ulertzeko: luzeak, ongi antolatuak eta hizkuntza aldetik konplexuak, esamolde idiomatiko eta lagunartekoak dituztenak, gai zehatzak hala nola abstraktuak dituztenak, bai eta teknikoak badira ere, hizkuntza aldaera estandarrean, abiadura normalean artikulatuak, bai eta hizkuntza-zarata izanik ere.

7.2.1. Probaren formatua.

HIRU ZATI
(20 puntos)

Esanahi orokorra ulertzea.

Ideia nagusiak ulertzea.

Testu baten xehetasunak ulertzea.

Iritziak eta jarrerak atzematea, inplizituak, baita esplizituak ere.

FORMATUA: Dokumentu bat edo gehiago.

PROZEDURA: dokumentuak bi aldiz entzun eta item hauei erantzutea:

–Galdera ireki batzuei erantzutea.

–a, b, edo c aukeretako bat hautatzea.

–Informazioa transferitzea: taula, zerrenda edo esaldia osatzea.

–Ahozko dokumentuak proposatutako epigrafeekin lotzea (2 distraigarri).

–Hiztunak iritziekin, jarrerekin edo ikuspuntuekin lotzea.

7.3. Adierazpen idatzia: produkzioa eta koprodukzioa.

Izangaiak gauza izan behar du testu idatzi zehatzak sortzeko eta beste norbaitekin sortzeko, euskarria zein den alde batera utzita. Testuak ongi egituratuak eta jarduketa-eremu guztietara egokituak izango dira. Beren gaiak konplexuak izango dira, ideia nagusiak azpimarratuko dituzte, eta ikuspuntuak zabaldu eta defendituko dituzte ideia osagarriekin, motibo eta adibide egokiekin, eta amaieran ondorio egokia emango dute. Horretarako testu konplexuei dagozkien egitura gramatikalak, konbentzio ortografikoak eta puntuazioa erabiliko dira zuzen eta egoki, kohesio-mekanismo konplexuen kontrola eta lexiko jori bat menderatzen dela erakutsiz, halako moldez non ironia, umorea eta zama afektiboa barne dituzten esanahiaren xehetasunak adierazten ahal baitira.

7.3.1. Probaren formatua.

–1. eginkizuna: koprodukzioa.

HELBURUA

Informazio pertsonala, emozioak, gertaerak, esperientziak eta ikuspuntuak transmititzea, informazioa eskatzea, erreklamazioak edo balioespenak egitea, mezua egoera komunikatiboari eta hartzaileari egokituz

TESTU MOTA

Erreklamatzeko gutuna edo mezu elektronikoa (zerbitzu kaskar batengatik, bidegabeko kobrantza batengatik...), edo barkamena eskatzekoa (erreklamazio bati erantzuteko), edo zerbait eskatzeko (enpresa batentzako finantza laguntza, instalazio batzuen erabilera, kale bateko espaloiak konpontzea)

Gutuna edo mezu elektroniko pertsonala, etab., non izangaiak emozioa adierazten eta transmititzen baitu, solaskidea zerbaitez konbentzitu nahi baitu, iritziak eta baieztapenak zehazten baititu eta, esaterako, ziurtasunaren, ziurgabetasunaren, ustearen, zalantzaren, probabilitatearen mailak adierazten baititu

LUZERA

200 hitz gehienez (euskaraz 170)

PUNTUAZIOA

10 puntu

–2. eginkizuna: Produkzioa.

HELBURUA

Testuinguru batean kokatutako testua, zeinetan izangaiak informazioa aztertzen eta/edo azaltzen baitu, solaskide batena edo solaskide bati, erregistro eta formatu egokietan, proposatutako egoeraren aurrean

TESTU MOTA

Txostena (non egoera edo informazio bat aztertuko baita), artikulua (non ikuspuntu bat defendatuko baita, eta arazo baterako konponbideak proposatuko baitira) edo saiakera bat (non gai baten aldeko eta kontrako puntuak azalduko baitira, edo ikuspuntu bat defendatu, edo arazo bati konponbideak proposatu), gai baten azalpena, gutunak egunkari bateko zuzendariari, prentsako editorial bat, fikziozko testuak, blog batean egindako ekarpenak, auzoko aldizkariko artikuluak, edo ikastetxeko aldizkarikoak, etab.

LUZERA

300 hitz gehienez (euskaraz 260)

PUNTUAZIOA

10 puntu

7.3.2. Ebaluazio irizpideak.

Proba honen ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Testua oztoporik gabe irakurtzea. Testua erraz irakurtzen da eta ez da beharrezkoa berriz irakurtzea. Mezua ongi transmitituta dago. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.

–Egokitasuna eta koherentzia.

Eginkizunaren helburu komunikatibo aski informazio kalitatezkoarekin betetzea (egokitasuna, nabarmentasuna, anbiguotasunik eta errepikapenik eza), eta kontsigna betetzea (erregistroa, formatua, luzera eta puntuen garapena).

Informazioa eta argudioak ongi antolatzea. Diskurtso-lerroa eraginkorki mantentzea.

–Kohesioa.

Testuaren antolamendu sintaktiko zuzena, esaldiak eta paragrafoak argi kateatzea, erreferentzia-mekanismoa zuzen erabiliz: deiktikoak, izenordeak, lexikoa, aditzaren koherentzia, generoaren eta numeroaren komunztadura, puntuazioa, lokailuak eta abar.

–Lexikoa.

Hiztegia zuzen, zehatz eta egoki erabiltzea.

–Morfosintaxia.

Egitura gramatikalak zuzen, zehatz eta egoki erabiltzea.

7.4. Ahozko adierazpena: produkzioa, koprodukzioa eta bitartekotza.

Izangaiak gauza izan behar du sortzeko, eta beste norbaitekin batera sortzeko, etorri eta berezkotasunez, ia ahaleginik gabe, eta kanala edozein dela ere, mota askotako ahozko testu luze, argi eta zehatzak, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak eta zenbait erregistro erabiliz; erabiliko duen tonua eta azentua egokia izango da esanahiaren xehetasunak adierazteko, baliabide linguistiko ugari eta estrategia diskurtsiboak, interakzionalak eta konpentsaziozkoak menderatzen direla erakusiz, halako moldez non esan nahi dena adierazteko unean uneko zailtasunak atzemanezinak baitira, eta diskurtsoa egoera komunikatibo guztietara egokitzen ahal baitu.

Halaber, gauza izan behar du xede hizkuntzaren hiztunen arteko edo hizkuntza desberdinen hiztunen arteko bitartekotza eraginkorra egiteko, egoera arruntetan baina baita espezifikoagoak eta konplexuagoak direnetan ere, eremu pertsonalean, publikoan, akademikoan eta profesionalean, malgutasun, zuzentasun eta eraginkortasunez informazioak eta iritzi inplizituak edo esplizituak emanez mota askotako ahozko edo idatzizko testu luze, zehatz eta doietan, kontzeptuen eta egituraren aldetik konplexuak, ahalik eta zehaztasun handienarekin islatuz estilo eta erregistro desberdintasunak, eta baliabide linguistikoak, estrategia diskurtsiboak eta konpentsaziozkoak erabiliz eduki litzakeen uneko zailtasunak gutxiagotzeko.

7.4.1. Probaren formatua.

Lehen eginkizunaren prestaketa (produkzioa eta bitartekotza) azterketa-gelatik kanpo egingo da. Bigarren eginkizuna (koprodukzioa) azterketa-gelan egingo da, aztertzaileen aurrean.

–1. zeregina: produkzioa eta bitartekotza.

HELBURUA

Euskarri idatzi jakin batean emandako informazio esanguratsua prozesatu eta adierazpen labur baten bidez transmititzea, solaskidearen ulermenari egokituz, eta gaiari buruzko iritzia ematea egindako galdera batzuetatik abiaturik

EUSKARRIA

A4 orria bi testu egiazko edo editatuekin, 600 eta 800 hitz artean dauzkatenak, eta jarraibideen orri bat, 3 galdera gaiari buruzkoak eta tokia oharrak hartzeko

Fitxan jarraibideak emango dira

PRESTAKUNTZA

20 minutu (azterketa-gela ez den gela batean)

ADIERAZPENA

4-5 minutu izangai bakoitzarentzat

–2. zeregina: koprodukzioa.

HELBURUA

Solas bati hasiera ematea (hainbat gertaeraren eta esperientziaren garrantzia nabarmenduz, eta ikuspuntuak argi defendituz, azalpen eta argudio egokiak emanez)

EUSKARRIA

A4 orria, ukitu beharreko gai baten alderdi batzuekin (3 edo 4 ideia, gehienez 100 hitzetan adierazita)

PRESTAKUNTZA

2 minutu (aldi berean, banaka)

ELKARRIZKETA

5-6 minutu bikoterako (8-9 hirukoa bada)

7.4.2. Eginkizun bakoitzaren deskribapena:

–1. eginkizuna: Produkzioa eta ahozko bitartekotza.

  • Irakasle-laguntzaileak izangaiak eramango ditu prestaketa gelara. Izangaiek bi euskarriren artean aukeratuko dute. Euskarria bi edo hiru testu (600-800 hitz) eta eginkizunaren jarraibideak eta produkzioaren galderak dituen fitxa bat izango da. Izangaiek oharrak hartzen ahalko dituzte bertan.
  • Aukeraketa egin eta gero, laguntzaileak eraman egingo du baztertu den euskarria.
  • Izangaiek 20 minutu dituzte lehen eginkizuna prestatzeko. Lehen eginkizuna hauxe da: testuaren informazioa transmititzea, informazio esanguratsua aukeratuz, berori parafraseatuz, laburtuz edo zabalagotuz, eta galderei erantzutea. Prestaketa denboran, izangaiek oharrak hartzen ahalko dituzte horretarako dagoen fitxan. Epaimahaiaren aurreko adierazpenean, izangaiek beren oharrak kontsultatzen ahal dituzte, baina ez jatorrizko testuak. Laguntzaileek jasoko dituzte hauek, ikasgela barruko prestaketa denbora amaitu eta gero.
  • Prestaketa denbora amaitu eta gero, azterketa egiten duen epaimahaiaren irakasle batek izangaiak azterketa-gelara eramango ditu.
  • Azterketa gelan, aztertzaileak izangaien identitatea baieztatuko du.
  • Izangaiak elkarren parean jarriko dira, bien artean tarte egokia utziz.
  • Izangaiak beren izen-deiturekin identifikatuko dira, eta zer gai aukeratu duten esango dute.
  • Aztertzaileak gogoraraziko ditu eginkizunaren jarraibideak eta A izangaiari esango dio izen-deiturekin identifikatzeko, eta esan dezala zer gai aukeratu duen, bere adierazpenari hasiera eman baino lehen.
  • Adierazpenak dirauen 4-5 minututan B izangaiak (eta C izangaiak) itxaron beharko du(te).
  • A izangaiaren adierazpena amaitu eta gero, B izangaiarena hasiko da.
  • B izangaiaren adierazpena amaitu eta gero, C izangaiarena hasiko da.
  • Laburpenak ez du exhaustiboa izan behar, eta ez du inola ere jatorrizko testua errepikatu behar. Izangaiek orekaz banatu behar du adierazpen-denbora, testuaren laburpenaren eginkizunerako, galderei erantzuteko eta galderen komentarioa egiteko. Alabaina, epaimahaiak esaten ahalko dio izangaiari noiz pasatzen ahal den alde batetik bestera.
  • A/B/(C) izangaia 4 edo 5 minutuz arituko da solasean eta bitartean aztertzaileek ez dute hitz egingo, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) solasa eskatutakoarekin bat ez badator (ikus aztertzailearen jokabidearen gidoia).

–2. eginkizuna: ahozko koprodukzioa.

Koprodukzio aldian, aztertzaileak jarraibide hauek hartuko ditu aintzat:

  • Jarraibideak emango dizkie izangaiei, ahoz.
  • Izangaien eskura jarriko du orri zuri bat, hartzeko aukera izan dezaten.
  • Ozen irakurriko du eginkizuna, eta izangaiek ongi ulertu dutela ziurtatu ondoren, bakoitzari euskarri bat emango die.
  • Prestatzeko denbora bukatuta (2 minutu 2/3 izangaiak aldi berean), aztertzaileak A izangaiari hasteko eskatuko dio.
  • Gehienez ere bost edo sei minutu (8-9 hirukoteak badira) iraungo duen izangaien interakzioa bitartean, aztertzaileek ez dute hitz egingo, egoera hauetan izan ezik: i) komunikazioa eteten bada; ii) produzkioa kontsignarekin bat ez badator.

7.4.3. Ebaluazio irizpideak.

C1 ahozko adierazpenaren ebaluazioan, ondoko irizpide hauek hartuko dira kontuan:

–Eraginkortasun komunikatiboa.

Diskurtsoaren etorria eta berezkotasuna; erraz ulertzen da, zaratarik gabe. Ideiak eta sentimenduak adierazteko, esperientziak kontatzeko eta ikuspuntuak defendatzeko zehaztasuna eta eraginkortasuna.

–Egokitasuna eta koherentzia.

Eginkizunaren helburu komunikatibo aski informazio kalitatezkoarekin betetzea (egokitasuna, nabarmentasuna, anbiguotasunik eta errepikapenik eza), eta kontsigna betetzea. Informazioa eta argudioak ongi antolatzea.

Bitartekotza. Jasotako informazioa transmititzeko eta testuinguru berri batean hartzaileak ulertu ahal izan dezan egokitzeko gaitasuna.

–Kontrol fonologikoa.

Ahoskera, intonazioa eta erritmoa.

–Lexikoa.

Hiztegia zuzen, zehatz eta egoki erabiltzea.

–Morfosintaxia.

Egitura gramatikalak zuzen, aberats eta egoki erabiltzea, bai esaldian, baita testuaren barruan ere.

Esaldien kateatze argia eta erreferentzia mekanismoak era eraginkorrean erabiltzea: deiktikoak, izenordeak, lexikoa, aditzaren koherentzia, generoaren eta numeroaren komunztadura, puntuazioa, lokailuak eta abar.

8.–Azkeneko oharrak.

8.1. Erreklamazioak egiteko eskubidea.

Probaren trebetasunen batean edo guztietan lortutako kalifikazioarekin desadostasunik bada, ikasleak –ofiziala izan edo libre izan– behar diren argibideak eskatzen ahalko ditu. Emandako argibideekin ados ez badago, idatzizko erreklamazio bat egiten ahalko du, emaitzak argitaratzen direnean ezarritako epean. Erreklamazioa proba egin zen eskolan berean aurkeztuko da.

Nolanahi ere, informazio gehiago jaso nahi izanez gero, ikasleak matrikulatuta dagoen ikastetxeko zuzendaritzara edo ikasketaburutzara jo beharko du.

8.2. Desgaitasuna duten pertsonentzako egokitzapenak.

Mugitzeko desgaitasunen bat, ikusteko desgaitasun erabatekoa edo partziala edo hipoakusia duten ikasleen behar berezietarako egokitu ahal izango da proba, denboraz eta bitartekoz.

Egokitzapenen bat behar duten ikasleek premia horiek adierazi beharko dituzte ikasketa burutzari zuzendutako idazki batean, eta haiek justifikatzeko, desgaitasuna eta haren gradua egiaztatzen dituen ziurtagiria aurkeztuko dute. Eskaerak probaren eguna baino gutxienez hilabete lehenago aurkeztuko dira.

Baldintzak egokitzeak ez du berarekin ekarriko proba deialdi ofizialekoa ez beste egun batean egiteko aukera.

8.3. Bertaratze agiriak.

Izangaiek azterketa egin izana frogatzeko agiria eska dezakete.

9.–Aholkuak.

Zereginak egiteko duzun denbora egoki banatu. Denbora horiek probaren atal guztiak egiteko aski dira, aurretik kalkulatu baitira. Gomendagarria da azkenean minutu batzuk gordetzea azterketa errepasatu eta izan litezkeen akatsak zuzentzeko.

Probaren atal guztietan garbi idatzi eta azterketa txukun aurkeztu. Zuzentzat hartu dituzun erantzunak zeintzuk diren garbi gelditu dela ziurtatu.

Probaren zati eta zeregin bakoitzerako ematen diren jarraibideak arretaz irakurri.

Lasai egon zaitez eta proba egiteko jarraibideei arretaz erreparatu, batez ere ahozko ulermenaren ariketan.

Idatzizko ariketako zereginei heldu aurretik, gomendagarria da esan nahi duzunaren eskema bat egitea aurretik eta, ariketa bukatutakoan, dena errepasatzea.

Iragarkiaren kodea: F1901187