30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

8/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 24koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deia egiten baita honako proiektu honen okupatu aurreko aktak egiteko: 13,2 kV-eko linea elektriko berria, Murietako transformazio zentrotik Murieta-Murieta zirkuituko 4.01 euskarriraino, Murietako udal-mugartean (Nafarroa).

Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendariaren urtarrilaren 18ko 7/2019 Ebazpenaren bidez, honako proiektu hau onetsi zen, baimen administratiboa eman zitzaion, eta onura publikoa deklaratu zen: 13,2 kV-eko linea elektriko berria, Murietako transformazio zentrotik Murieta-Murieta zirkuituko 4.01 euskarriraino, Murietako udal-mugartean (Nafarroa).

Onura publikoaren adierazpen horrek berarekin dakar ukitutako ondasunak presaz okupatu beharra. Hori dela eta, bidezkoa da ondasun horien titularrei dei egitea, okupatu aurreko aktak egiteko.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Proiektu horrek ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei eta Murietako alkateari, edo hark eskuordetzen duen zinegotziari dei egitea, okupatu aurreko aktak eta, bidezko bada, behin betiko okupatzekoak egitera ager daitezen, Murietako Udaletxean, 2019ko martxoaren 14an.

Aktak egiteko ordena eta ordutegia interesdunei jakinaraziko zaizkie banakako zitazio zedularen bitartez.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Iberdrola Distribución Eléctrica SAU enpresa onuradunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitateko bi egunkaritan eta Murietako Udaleko iragarki-taulan.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 24an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1901157