30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena

2018ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 28an, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzaren laugarren xedapen iragankorreko aldaketaren hasierako onespenaren iragarkia.

Jendaurreko aldia inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, hasierako onespena behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan xedatutakoarekin bat, aldaketaren testu osoa ematen da argitara, argitaratzen den egunean indarra hartuko baitu eta ondorio juridikoak sortuko.

URAREN ZIKLO INTEGRALAREN KUDEAKETA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Laugarren xedapen iragankorra.–Ordenantza honen 74. artikuluaren a) apartatuan ezarritakoa gorabehera, eta 2019ko ekitaldian modu iragankorrean, ez zaie kontratua etengo abonatuei, kasu zehatz eta berezietan, hain zuzen ere Ur horniduraren, estolderiaren, saneamenduaren, arazketaren eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko I. eranskineko 8. puntuan aurreikusitako murriztapen berezia aplikatzen ahal zaienean. Horiei zorraren ordainketa atzeratu edo zatitzeko aukera eskainiko zaie, indarrean den legediak onartzen duen eperik luzeena emanez.

Tafallan, 2019ko urtarrilaren 21ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1900834