30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Irunlarreko ospitaleen eremua antolatzeko
Plan Bereziarena (XVII-Z-1 unitate integratua).
Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko urtarrilaren 15ean, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 15-ENE-19 (3/CV).

“Espedientean dauden agiriak ikusirik, eta Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2019ko urtarrilaren 8ko txostenarekin eta egun bereko txosten juridikoarekin bat,

ERABAKITZEN DA:

1.–Hasiera batean onestea Irunlarreko ospitaleen eremua antolatzeko Plan Bereziaren (XVII/Z-1 unitate integratua) aldaketaren dokumentua, Eneko Ardaiz Ganuzak sustatua, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduaren izenean. Aldaketaren xedea da P.2 erabilera anitzeko eremua handitzea eta A.1 anbulatorioko eremuaren azalera murriztea.

2.–Espedientea hilabetean jendaurrean edukitzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta iragarkiak paratzea Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan.”

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 17an.–Alkatea, Joseba Asirón Sáez.

Iragarkiaren kodea: L1900824