30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

3. poligonoko 34., 330. eta 331. lurzatietako finken normalizazioa. Behin betiko onespena

Eloko Udalak, 2016ko otsailaren 10ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Aditzera ematen da hogei eguneko jendaurreko aldian –hasierako onespena 2015eko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 26an, argitaratu zenetik aitzina– ez dela alegaziorik aurkeztu espediente honen inguruan: Eloko 3. poligonoko 34., 330. eta 331. lurzatietako finken normalizazio espedientea, Perkain Basterra Iriguibelek sustatua. Xedea da finken erregularizazioa egokitzea RB2 sektoreko aldaketan ezarritako lerrokadura berrietara, lurzati bakoitzaren eraikigarritasuna eta aprobetxamendua definituz, bai eta planeamenduan adierazitako lagapenak ere.

Horren ondorioz, hirigintzako zerbitzuen aldeko txosten teknikoarekin, hauxe erabaki da aho batez:

1. Behin betiko onestea Eloko 3. poligonoko 34., 330. eta 331. lurzatietako finken normalizazioa. Lurzatiak RB2 sektorearen barnean daude eta sustatzailea Perkain Basterra Iriguibel da.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elon, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1900825