30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2019ko urtarrilaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019ko aurrekontua.

Aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau argitaratu ondoan. Epe horretan, interesdunek aztertu eta alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Aplikatu beharreko araudia: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikulua.

Fontellasen, 2019ko urtarrilaren 18an.–Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1900884