30. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXABARRI

9. poligonoko 319. lurzatiaren (A azpilurzatia) aprobetxamendurako eskaera, herritarren arteko zuzeneko adjudikazio bidez

Etxabarriko Kontzejuak, 2019ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, onetsi zuen berritzea Etxabarriko Kontzejuaren (Allin) herri-lurretako 9. poligonoko 319. lurzatiaren (A azpilurzatia) adjudikazioa.

Herritarren artean zuzenean adjudikatzeko aprobetxamendua eskatzeko eskubidea dutela uste duten herritarrek hala jakinarazi behar diote Etxabarriko Kontzejuari, iragarki hau argitaratu ondoko 15 egunetan. Epe horretan egiten ez dutenek eskubideari uko egin diotela ulertuko da, adjudikazio aldirako.

Aprobetxamendu hau arautzen duten baldintza-agiria eta ordenantza interesdunen eskura daude Etxabarriko Kontzejuaren Idazkaritzan.

Etxabarrin, 2019ko urtarrilaren 18an.–Kontzejuko burua, Iker Aramendía Jiménez de Vicuña.

Iragarkiaren kodea: L1900883