27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 4. lurzatian. Behin betiko onespena

Zubietako Udalak, 2018ko irailaren 14ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Hiri-jarduketarako plan berezia Zubietako 1. poligonoko 4. lurzatian, Pasaitza etxea handitu ahal izateko. Eva M.ª Elizalde Telletxea da sustatzailea.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egon zen hilabeteko epean, iragarkia 2018ko 185. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 24an, argitaratu zenetik hasita, aztertua izan zedin eta bidezko alegazioak aurkez zitezen.

Epea iraganda eta alegaziorik aurkeztu ez denez gero, 2018ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi zen aipatu hiri-jarduketarako plan berezia.

Erabakiaren onespena, Legegintzako Foru Dekretuaren 79. artikuluari jarraikiz, planaren hirigintza arauekin batera argitaratzen dena.

Zubietan, 2019ko urtarrilaren 24an.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.

ERANSKINA

Onetsitako araudia (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1901163