27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VALTIERRA

Udalaren zerbitzuko langileendako 2019ko lan egutegia eta epeak kontatzeko egun baliogabeen egutegia

Udalak 2018ko abenduaren 20an egindako osoko bilkura berezian ondoko erabakia hartu zen aho batez, besteak beste, eta hona hemen haren xedapen zatia:

Seigarrena.–Valtierrako Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia onestea.

Kontuan harturik abenduaren 27ko 138/2017 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren aplikazio eremuaren mendeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen urteko lanaldia zehazten du, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen Legegintzako Foru Dekretu horren 59. artikuluaren babesean eman da.

Ikusirik 312/2018 Ebazpena, ekainaren 19koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2019ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena.

Kontuan hartuta espedienteko dokumentazioa, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta Ogasuneko Informazio Batzordeak (Kontuen eta Langileriaren Batzorde Bereziak) 2018ko abenduaren 13an aldeko txostena eman ondoren, aho batez erabaki da:

Lehendabizikoa.–Valtierrako Udalaren zerbitzuko langileen 2019ko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egongo baitira udal bulegoak:

Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

Urtarrilaren 7a: Errege Egunaren ondoko astelehena.

Martxoaren 18a.

Martxoaren 19a: San Jose eguna.

Apirilaren 18a: Ostegun Santua.

Apirilaren 19a: Ostiral Santua.

Apirilaren 22a: Pazko biharamuna.

Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

Abuztuaren 17a, 18a, 20a, 21a, 22a, 23a eta 24a: herriko jaiak.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien eguna.

Abenduaren 2a.

Abenduaren 3a: Nafarroaren eguna.

Abenduaren 5a.

Abenduaren 6a: Konstituzio eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 18a: Esperantzaren Andre Maria (herriko jaia).

Abenduaren 25a: Eguberri.

Bigarrena.–Valtierrako Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, bulegoetako eta lantaldeko langileendako, 1.592 izango da, abenduaren 20ko 138/2017 Foru Dekretuaren arabera, eta honela banatuko da:

Eguneko lanaldia 7 ordu eta 30 minutukoa izango da, astelehenetik ostiralera, egun baliogabeen kopurua egokitzeko zaindariaren jaietan (lanaldi orokorra 7 ordu eta 20 minutukoa da). Valtierrako Udaleko Erregistro Orokorra 11:00etatik 14:30era arte egongo da irekita, jendea hartzeko, astelehenetik ostiralera.

Valtierrako Udaleko administrazioko lanaldiaren urteko egiazko lanordu kopurua, udal agenteendako, 1.554 izango da, goizeko eta arratsaldeko txandetan eta igande eta jaiegunetan lan egiteagatik, azaroaren 19ko 23/2018 Foru Dekretuaren arabera, eta eguneko lanaldia 8 ordukoa izango da.

Ordutegi malgua ezartzen da, martxoaren 10eko 257/2011 Foru Aginduan ezarritakoarekin bat; ordutegiaren zati finkoa 9:30etik 14:30era izango da, eta gainerako ordutegia langileek aukeratuko dute, malgutasunez, 7:30etik 9:00etara eta 14:30etik 17:00etara, eguneko lanaldia osatu arte.

Ordutegi malgutasuna eskaintzeko neurri gisa, ezarri da eguneroko sarreraren malgutasuna 9:30era atzeratzea eskatu ahalko dutela honako hauek dauzkatenak beren kargura: pertsona nagusiak, hamabi urtez beherako seme-alabak edo Lehen Hezkuntzako ikasketak bukatu bitartean daudenak, desgaitasunen bat duten pertsonak edo eritasun larriren bat duten familiakideak, bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezkoak.

Era berean, brigadako kidegoak Valtierrako Udalaren eguneroko lanaldi bera dauka, lanaldi jarraituan.

Hirugarrena.–Orobat, baliogabeak izango dira, 2019. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta bulegoak itxita dauden eta erabaki honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Udal bulegoak itxita egongo dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta lehen adierazitako jaiegunetan eta 2019ko lan egutegian azaldutako jaiegunetan.

Laugarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Valtierrako Udalaren iragarki-taulan ere.

Bosgarrena.–Erabaki hau, lan egutegiarekin batera, Udaleko langile guztiei jakinaraztea.

Valtierran, 2018ko abenduaren 26an.–Alkatea, Victoria Montori Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1816040