27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

UE.02 unitatea urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Ultzamako Alkatetzak, 2019ko urtarrilaren 11n emandako 5/2019 Ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi zuen Gorrontz-Olanoko (Ultzama) UE.02 exekuzio unitatea (1. poligonoko 2. lurzatia) urbanizatzeko proiektuaren espedientea, José Luis eta Juan José Ostiz Zarranzek eskatuta. Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72., 74., 79., 134. eta 168.etik 170.era bitarteko artikuluetan eta haiekin bat heldu direnetan ezarritako ondorioetarako.

Larraintzarren (Ultzama), 2019ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1901169