27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURIETA

2019ko tasa eta prezio publikoak

Murietako Udalak, 2018ko abenduaren 26an egin osoko bilkura arruntean, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, erabaki hau hartu zuen:

Lehenbizikoa.–2019rako karga-tasak onestea. Hona hemen:

a) %0,155eko karga-tasa finkatzea, lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko.

b) Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2,37 izanen da.

c) Ekonomia-jardueren gaineko zergarako indizea 1,24 izanen da.

d) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %10,30 izanen da.

Zergaren sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean ezarri beharko diren koefiziente hauek onestea, balio-gehikuntzaren sortzealdiaren arabera, eta Foru Legean xedatutako gehieneko kopuruei jarraikiz:

SORTZEALDIA

0,63

20 urte edo hortik gora

0,58

19 urte

0,51

18 urte

0,36

17 urte

0,21

16 urte

0,06

15 urte

0,06

14 urte

0,06

13 urte

0,06

12 urte

0,06

11 urte

0,06

10 urte

0,06

9 urte

0,06

8 urte

0,06

7 urte

0,06

6 urte

0,06

5 urte

0,06

4 urte

0,11

3 urte

0,13

2 urte

0,13

Urtebete

0,06

Urtebetetik behera

Aipatu koefizienteek ondorioak izanen dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Bigarrena.–Horri guztiari dagokion erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, ediktuak paratuta, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluarekin bat.

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Erabaki honen aurka, bide administratiboan behin betikoa baita, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau argitaratu eta hilabeteko epean.

Murietan, 2019ko urtarrilaren 15ean.–Alkatea, Ana Carmen Muñoz Castellanos.

Iragarkiaren kodea: L1900651