27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

2019rako zerga-tasak

Eloko Udalak, 2018ko abenduaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen 2019ko urtarrilaren 1ean indarrean jarriko diren honako zerga-tasa hauek onestea:

ZERGETARAKO KARGA-TASAK

Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga:

–Proiektu tekniko ikus-onetsia duten obrak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %4, gutxieneko zenbatekoak hauek direla:

Eraikin berrietarako eta zaharberritze osoetarako: 900,00 euro/metro karratu eraikia.

Eraikinak berritzeko eta lokalak egokitzeko, berekin badakartzate igeltserotza, instalazioak eta akaberak: 600,00 euro gauzatzen den metro karratu bakoitzeko.

–Proiektu tekniko ikus-onetsirik gabeko obrak: aurrekontuaren %4, eta gutxienez ere 50,00 euro likidatzeko.

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

1.–Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aldatzen duen abenduaren 27ko 19/2017 Foru Legeak ezarritako gehieneko koefizienteak hauek dira:

  • 0,63: 20 urte edo hortik gora.
  • 0,58: 19 urte.
  • 0,51: 18 urte.
  • 0,36: 17 urte.
  • 0,21: 16 urte.
  • 0,06: 15 urte.
  • 0,06: 14 urte.
  • 0,06: 13 urte.
  • 0,06: 12 urte.
  • 0,06: 11 urte.
  • 0,06: 10 urte.
  • 0,06: 9 urte.
  • 0,06: 8 urte.
  • 0,06: 7 urte.
  • 0,06: 6 urte.
  • 0,06: 5 urte.
  • 0,06: 4 urte.
  • 0,11: 3 urte.
  • 0,13: 2 urte.
  • 0,13: urte 1.
  • 0,06: urtebetetik behera.

2.–Karga-tasa: %25.

–Lurraren gaineko kontribuzioa:

1. Hiri-lurrekoa: %0,26.

2. Landa-lurrekoa: %0,73.

Erabaki hau Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Elon, 2018ko abenduaren 31n.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1900533