27. ALDIZKARIA - 2019ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

152/2019 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak izendatzen dituena, Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko barrutiko fakultatiboen espezialista lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 293E/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostua oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27koan.

Apirilaren 10eko 849E/2017 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2017ko 76. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 20koan.

Maiatzaren 18ko 1019E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 99. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 24koa), behin betiko zerrenda onetsi eta bete beharreko lanpostuen zerrenda zehaztu zen (5 lanpostu), lanpostu horien destinoa eta plantilla organikoan duten zenbakia adierazita.

Lehiaketaldia eta oposizioaldia amaiturik, hautapen prozesua puntuazio handienekin gainditu, eta bete beharreko lanpostuetan sartzen ziren izangaiak izendatzeko proposamena argitaratu zen 2018ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 14koan.

Deialdian eskatutako dokumentazioa aurkeztuta, egiaztatu da izangaiek deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituztela. Horregatik, bidezkoa da izendatzea eta lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Honako hauek Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea Medikuntza Fisikoa eta Errehabilitazioko barrutiko fakultatibo espezialista lanpostuan aritzeko: Carlos Ruiz Muneta jauna, Virginia Sangüesa Sánchez andrea, María Isabel Leiva Ruiz andrea, Mario de la Flor Marín jauna eta Olivia Busto Crespo andrea, txanda irekikoak.

2. Izendatutako izangaiei lanpostu hauek esleitzea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan:

Javier Ruiz Muneta jaunari plantilla organikoan 70951 zenbakia duen lanpostua, Nafarroako Ospitaleguneari atxikia.

Virginia Sangüesa Sánchez andreari plantilla organikoan 70159 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleari atxikia.

María Isabel Leiva Ruiz andreari, plantilla organikoan 68603 zenbakia duen lanpostua, Lizarrako García Orcoyen Ospitaleari atxikia.

Mario de la Flor Marín jaunari, plantilla organikoan 65182 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía Ospitaleari atxikia.

Olivia Busto Crespo andreari, plantilla organikoan 70742 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Reina Sofía Ospitaleari atxikia.

3. Izendatutako izangaiek hilabeteko epean jabetu behar dute lanpostuaz, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Epe horretan lanpostuaz jabetzen ez badira, ezinbesteko kasuetan salbu, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

4. Ebazpen hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzura (Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzara, Nafarroako Ospitaleguneko Langileriaren Zuzendaritzara, Lizarrako Osasun Barrutiko Zuzendaritzara eta Tuterako Osasun Barrutiko Zuzendaritzara) eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura igortzea, eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan; orobat, adieraztea ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

Iruñean, 2019ko urtarrilaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa, hura kanpoan baita (214/2015 Foru Agindua, irailaren 28koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

Iragarkiaren kodea: F1901023